Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Aldaketaren aldaketa?

2017ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Vianako udaletik dator notizia: PSNk, Gero Baik eta Ahal Dugu-ren ildoko udal talde batek, zentsura mozio baten bitartez, alkatetzatik kendu dute UPN. Hala, Jose Luis Murgiondoren ordez, PSNko Yolanda Gonzalez izango da aurrrerantzean alkate. Espero izatekoa zen bezala, UPNren jarraitzaileez lepo beterik zegoen udal aretoa, eta, erabaki politiko batzuen ondotik izaniko aldaketa guztietan gertatzen den legez, ez zen batere lasaia izan kargu aldaketa. Bertan, orain arteko alkatearen aldekoak ez ezik, Patxi Leuza (Geroa Bai) eta Maria Txibite (PSN) parlamentariak zeuden. Tokiko gertaera politiko bat izaki, bada adierazgarria haien presentzia. Batik bat, PSNko idazkari hautatu berriarena.

Hain zuzen, PSN izan baita Vianako aldaketa honen liderra —hiru zinegotzirekin, boto gehien lortutako alderdietan bigarrena da han—, eta, besteak beste, baldintza hau jarri zuen akordioa egiteko: EH Bildu kanpo uztea. Hori ere bada adierazgarria. Eta, batez ere, gobernuan koaliziokide dituen Geroa Baik eta Ahal Dugu-k aukera horri bide ematea... PSNren idazkari hautatua izan berritan, «UPNren alternatiba» gisa ez ezik «aldaketaren alternatiba» gisa aurkeztu zenean, zer esan nahi ote zuen Txibitek? EH Bilduren alternatiba izan daitekeela bera?

Errealitatea aintzat hartuta jokatzeko, harekin tratuak egin —nahi— dituztenek kontuan hartu beharko lukete alderdi sozialistaren ordezkaritza eta ibilbide politikoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.