mikel p ansa
HIZPIDEAK

Zer ez aldatu

2018ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Erreformismo itsu batean sartua dago Macronen gobernua, dena hankaz gora jartzen, eta Hezkuntza Ministerioa ez da salbuespena. Jean Michel Blanquer ministroak iragarri ditu hainbat aldaketa eta berrikuntza: baxoa, goi mailako heziketa, auzo baztertuetan ratioak txikitzeko asmoa, derrigorrezko eskolatzea3 urterekin hastea, ebaluaziorako azterketak sartzea... Eta dagoeneko polemika batzuk ere piztu ditu: eskuko telefonoak debekatzeko asmoa du ikasgeletan; herri txikietako 200 eta 300 eskola ixteko asmoa duela aurpegiratu diote... Blanquerrek lehen ere izan zuen erreformak egiteko aukera, Sarkozyren gobernuarekin ezagutu baitzituen Hezkuntza Ministerioaren barrunbeak. Soslai teknikoa du; hezkuntzak beharko lituzkeen berrikuntza eta aldaketekin liburu bat argitaratu zuen ministerioa utzitakoan, eta haren ideiei gustu hartuta fitxatu zuen Macronek. Dena berritu eta hankaz gora jarri behar duela ematen du, baina Seaskarekin eta euskararekin ezer iraultzeko asmorik, ez. Aurten ere gora egin du ikasle kopuruak Seaskan, baina irakasle gehiago emateko eskariari ezezkoarekin erantzun dio ministroak. Berriki, gainera, Seaska, Calandreta, Diwan eta gisako eskolentzako berariazko lege bat prestatzea baztertu du. Hezkuntza hankaz gora jartzeko asmoa dute Macronen gobernuak eta Blanquer ministroak, baina gauza batzuk aldatzeko batere intentziorik ez. «Eskualdeetako hizkuntzentzat» begirada «onbera» duela esana du Blanquerrek; baina argi utzita frantsesa dela lehendabizi. Gauza batzuk ez dira inoiz aldatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.