mikel p ansa
HIZPIDEAK

Dantzan

2018ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
EAJk onartu nahi ditu Espainiako Gobernuaren 2018ko aurrekontuak. Bistan da. Ez bakarrik «euskal agenda» deitu dion horrentzat milioi sorta bat ekartzea lortuko lukeelako; pentsioetan hobekuntzak egiteko akordioa indarrean jartzeko ere beharrezko luke aurrekontuek aurrera egitea. Baina ez da hori bakarrik: Ciudadanos da, batez ere. EAJk PPrekin azkeneko asteetan ibilitako negoziazio bideek helburu praktiko asko dituzte, baina Ciudadanos boterera ailegatzeko bidea trabatzea da asmo handietako bat. Madrilgo gobernuan Rivera eserita, negoziazio aukera handirik ez litzateke izango «euskal agendarentzat», Kataluniako egoera okertu baizik ez litzateke egingo, eta EAJri moderazioaren bideak zailduko litzaizkioke hortik aurrera. Arazoa da EAJren estrategia ez dagoela EAJren esku (bakarrik). Kataluniako presidente berriak ez die lagundu jeltzaleei, gobernuko kideen artean errepresaliatuak izendatuta; eta PPk ez dio besorik eman jeltzaleei, kargu horiek aldizkari ofizialean ez argitaratzea erabakita; eta Ciudadanosek eta PSOEk ere ez diete lagundu, Rajoy 155.a luzatzearekin presionatuta. EAJren estrategiak etsai asko dauzka bazterretan, eta, gainera, faktore bat aldatu da: Ciudadanosek, duela bi urte ez bezala, beldurra galdu dio Espainian hauteskundeak aurreratzeari. Eta Rajoyk biak behar ditu: Ciudadanos eta EAJ. Kontua da Rajoyk zer oreka klase egin beharko dituen aldi berean Ciudadanos eta EAJ kontentu uzteko. Bihar arte dauka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.