inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Futbola ala errusiarrak?

2018ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Ez bata eta ez bestea, jakina. Bilboko istiluak eragin dituzten arrazoietan sakonduta, ez litzateke bidezkoa Errusiako zaleei —zaleak oro har hartuta— erantzukizun hori leporatzea. Jakina da ideologia eta jarrera faxista duten zaleak dituena Spartak Moskuk. Europan talde askok dituzte halakoak. Ez dira gutxi Espainian. Begiratu bestela Real Madril, Atletico Madril, Sevilla, Betis eta beste hainbat talderi. Begiratu haien kantuei, jarrera eta ekintza oldarrei. Haien taldeko zaleek hil zituzten Aitor Zabaleta realzalea eta Deportivoko zale Francisco Javier Romero.

Neurriz kanpokotzat jo liteke Errusiako zaleekiko hainbat hedabidek hauspotutako sua. Baina neurriz kanpokoak dira gizonen futbolaren inguruan sarriegi azaleratzen diren jarrerak ere. Jakina, ez dira futbolak eraginak. Futbola inoiz asmatutako kirol kolektiborik ederrenetakoa izango da, segur aski, eta, hala ez balitz, nekez izango litzateke herrialde askotako kirol jarraituena. Harekiko pasioa eta erromantizismoa zilegi eta posible dira. Hor daude Eduardo Galeanok idatzitako lerroak Fútbol a sol y sombra liburuan (Futbola eguzki eta itzaletan), horren erakusgarri. Arazoa da gizartean txertatuta dauden xenofobia, matxismoa, nazionalismo baztertzailea eta bestearekiko gorrotoa demaseko bortizkeriaz azaltzeko gizonen futbolaren negozioak uzten duen leku zabala. Eta arazo hori, gainera, ez da oraingoa!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.