HIZPIDEAK

Ernalkuntza lagundua guztientzat

gurutze izagirre intxauspe
2017ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Ernalkuntza lagundua emakume guztien eskubidea izango da Ipar Euskal Herrian 2018an. Ez al zen orain arte? Bada, ez. Teknika hori Frantziako legeak 43 urte baino gutxiago duten bikote heterosexualei baimendu izan die orain arte. Bikoteak ezkondua egon behar zuen, edo azken bi urteetan elkarrekin bizi. Emmanuel Macronen Gobernuko Berdintasun ministroak baieztatu du «seguruenik» 2018tik aurrera indarrean jarriko dutela emakumeek —euren kasa— eta bikote lesbianek ernalkuntza tratamenduak Frantzian egin ahal izatea. Ez baitira gutxi Hegoaldeko klinika pribatuetan ernalkuntza lagundua ondo ordaindua, bidenabar esanda egin duten Iparraldeko emakumeak. Gero, Iparraldean, ofizialki, gizarte segurantzarentzat, bikotekiderik ez duen emakume bat da haurduna. Paperetan beti itzalean, izan badiren errealitateei legegileek ez ikusiarena eginez. Bizitza proiektu bati legeak ezin dizkiola mugak jarri erakutsi dute dozenaka emakumek eta bikote lesbianak, behar izanez gero legea urratuz.

Berri honek badu, baina, beste ertz bat. Sustatzaile nagusietako batzuk kliniketako arduradunak izateak ezinegona sortzen du. Ikuspegi ekonomizista gailentzen denean lege bat onartzeko, zer pentsatua eman beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.