Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Franco eta gu

2018ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Euskaldunon Egunkaria itxi zuten urteko Sant Jordi eguna oso berezia izan zen. EgunkariaEndavant argitalpenaren milaka ale banatu zituzten Rambletan. Azaleko Tots i totes som Egunkaria leloak barrualdeko idazleen eta politikarien testuak laburbiltzen zituen. Lluis Xirinacs idazle eta politikariak hauxe zioen: «Euskarazko komunikabidearen alde Herri Katalanetan izan duen adierazpenak ez dira elkartasunezkoak soilik izan. Gertatutakoak zuzenean jo gaitu: gure kontra ere egin du; espainiarra ez den herri, kultura eta hizkuntza ororen gaineko zapalkuntza pairatzen ari garelako. Eskubidea gure alde dago, baina ekintza guztiak haien alde».

Handik hamabost urtera, Xirinacsek esandakoak gaur-gaurkoak dira oraindik, eta atzoko Sant Jordi eguna ere berezia izan zen, nahi duguna eta nahi ez dutena pentsatzeko eta idazteko eskubidearen adierazpena; herri, kultura eta hizkuntzen askatasunarena, arrosa gorrien artean horiena, kolorea bera mehatxutzat jotzen den egoera errepresibo batean. Joan-Lluis Lluis Jo sóc aquell que va a matar Franco eleberriaren egile eta Sant Jordi sariaren irabazleak gogoeta hau egin du, liburuko fikzioaren eta egungo egoeraren «kasualitatezko» antzekotasunez: «Franco hil beharra dago egunero, ez baitzen hil 1975ean. Frankismoa hibernazioan sartu baino ez zen egin». Ezberdinen kontrako integrismo espainiarra deitu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.