Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Kontagailua hutsean

2016ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
CUPeko diputatu batek esan du: «kontagailua hutsean dago». Orain arteko ibilbidea, antza, ez da izan hasiera batean ezarritako helmugara iristeko egin zezaketen bide zatia. Orain hasi da Kataluniako Parlamentua eratzeko boz plebiszitarioek utzitako mandatuaren benetako atzerako kontua. Hemendik aurrera onartuko dituzte legeak eta hartuko dituzte neurriak Espainiatik deskonektatzeko. Hemezortzi hilabete iraungo duen bide orria oztopatu duten harri ugari agertuko zaizkie bidean. Ea presidentearena mugitu duten bezala mugitzen dituzten.

Carles Puigdemonti Kataluniako presidente izateko bide emanda, Artur Masek bere garaipentzat saldu du Generalitatearen egonkortasuna. Badoa, baina gauzak lotuta. Bestalde, parlamentuko eserlekuen beroaren mirarik ez diola erakutsi du CUPek, baina, aldi berean, prozesuaren berme izateko rola beretzat gorde du.

Espainiako Gobernuaren erantzuna ez da ustekabekoa izan: Konstituzioa, batasuna, Polizia,... eta Mariano Rajoy jarduneko presidentearen telefono deiak bihar eratzekoa den Kongresuko alderdi nagusien ordezkariei —baita Podemos erreferendumzaleari ere—. «Amaitzear dagoen proiektu baten ordezkaria da», esan du Puigdemontek Rajoiri buruz. Hala izango ote den ikusteko lasterketaren kontagailua dagoeneko jarri da martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.