gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Auzitegia, zertarako?

2017ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Orain arte ezagutu gabea: Espainiako erkidego bateko parlamentu batek Espainiatik independizatzeko bide bat hasi izana, parlamentuaren gehiengoak ematen dion zilegitasunaz lege bat sortu eta onartuta. Bide orri bat marraztua trantsiziorako legean, zoru bat izateko herri independente gisa abiatzeko, herritarrek bozkatuta, hala erabakiz gero. Hori da oraingoz Kataluniako Parlamentuaren gehiengoak duen bide orria, ulertezina litzatekeena azken urteetako herritarren sustenguarengatik ez balitz. Gertatuko den guztia berria da, baina ez dirudi oso modu inprobisatuan ari direnik parlamentuan egunotako prozesua gidatzen ari direnak. Araudia eta haren letra txikia ondo ezaguna dute, oposizioa prozesua luzatzen eta trabatzen saiatu bada ere. Junts Pel Sik eta CUPek asmatu dute enbatari eusten. Ziurrenik, ez dira ari prozesua egiten nahi zuten modurik finenean, baina ezin zaie zilegitasuna ukatu.

Ezaguna dena: Espainiako Gobernuaren eta statu quo-a bere horretan mantentzea nahi dutenen jokabidea, justizia, independente behar lukeena, aliatu ezin beharrezkoago bihurtuta. Madrilgo hedabideek arratsalde hasiera-hasieratik iragarrita zeukaten Auzitegi Konstituzionalak Erreferendumaren Legea baliogabetuko zuela. Erabaki formala 21:30ak pasatxo etorri zen. Zertarako bildu ziren orduan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.