gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Zuloa zulo, adabakiekin ere

2016ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Hilean 1.200 euro kobratzea, 35 orduko lan astea izatea —asteburuetan, gauetan eta jaiegunetan ere lana eginda—, eta, kalitatezko arreta eman ahal izateko, langileak erabiltzaileen adinako ratioetara egokitzea. Horiek dira, besteak beste, ELAk Bizkaiko zahar etxeetako langileentzat egindako eskaerak. Pribilejiorik ez dute eskatzen: bidezkoa eta gutxienekoa dena baino ez. Baina langileak 1.000-1.100 euro irabazten dituzte; lan baldintzetan, sarri behar bezalako arreta emateko iritsi ezinda dabiltza, eta luze irauten ari den afera bat da. Grebara jo dute maiz, baina egoerak bere hartan dirau.

Protestan boz gora egitea erabaki dute, baina erakundeek langileen bizkar jarri dute ardura: axola zaiona da gutxieneko zerbitzuak betetzea, eta %60tik %80ra igo ditu Jaurlaritzak. Adabakiekin, zuloa behin estaltzen da, baina zuloak hor segitzen du. Gero eta adineko gehiago daude, eta aurrera begirako plangintza publiko orokor bat eskatzen du auziak.

Enpresa pribatuen eta langileen arteko itunetan ez omen du esku hartuko Bizkaiko Foru Aldundiak. Hainbat galdera airean: esku pribatuetan behar luke gure helduen zaintzak? Eta zergatik pribatizatzen da? Noren mesederako? Nork ordaintzen dio nori?

Esan gabe doa sektorea erabat feminizatua dagoela —5.000 langiletatik %95 emakumeak dira—. Hemen ere, azpiratzeak amaitzeko bidean behar luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.