Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Bizi berriak sortzeko baldintzez

2017ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Zergatik edukitzen ditugu haurrak? Zergatik ez? Ohituraz, istripuz, desio bat delako, ez delako, nahi dugulako, betiko lotura direlako, arduragatik, prekaritateagatik... hamaika erantzun jaso ditzaketen galderak dira biak. Erantzunak erantzun, datuek diote Euskal Herria dela Europan jaiotza tasa apalenetako bat duen herrialdea. Eta konparazio hori egitean, galdera eta erantzun berriak sortzen dira: zergatik dituzte Irlandako herritarrek gure seme-alaben ia bikoitza? Zer dago Suedian haurrentzat —eta gurasoentzat—hemen ez dagoenik?

Antisorgailuei zein emakumeen askapen borrokan emaniko pausoei esker, haurrak sortzea gure borondatearen menpe dago gaur egun. Eta eskerrak. Baina borondatea, baldintza askoren arabera moldatzen da. Horietatik garrantzitsuenak, etxea eta lana bezalako oinarrizko bizi baldintzak dira noski. Eta Euskal Herrikoak ez dira Europako onenak norberaz gainera pertsona sortu berri bat hazteko.

Beraz, tranpa txiki bat egiten dute esaten dutenek jaiotza tasa txikiagatik daudela zalantzan pentsioak. Zeren eta pentsioak jasotzeko adinera heldu aurretik, kotizatzeko aukera ematen duen lan duin bat eduki behar baita aurrena. Eta, berriak jaio edo ez, geroz eta herritar gutxiagok daukate hori ziurtatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.