Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Gure(?) kasa

Miren Manias -

2018ko martxoak 28

Ez dira saio gehiegi. Zehazki, hiru atal ikusi ditut orain arte. Aldi berean emisioan egon daitekeen antzeko eskaintzarekin alderatuta, oro har telebista programa nahiko txukuna iruditu zait ETBkoa. Saio hori ikusten ari nintzela, gogora etorri zait Antena3eko El Hormiguero; kateen programazioan saioek duten tokiagatik —gaueko albistegiaren osteko prime time ordutegian—, generoagatik —talk show—, antzeko formatuagatik eta lantzen dituzten gaurkotasunezko edukiengatik. Ezaugarri komunei dagokienez, aurkezle nagusi bat —gizonezkoa da gidaria bi kasuetan—, gonbidatua (edo bat baino gehiago) eta hainbat gai platora ekartzen dituzten atal, sekzio edo dena delakoen aurkezle laguntzaileak. Azken horiek gonbidatuaren parte hartzea bultzatzea dute helburu eta, kasualki(?), emakumeek betetzen dute funtzio hori; alegia, kolaboratzea. Alboan egotea. ETB1eko saioan, Zuriñe, Ainhoa Gago, Nerea Alias, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita, kasurako. Ez dakit zer iritzi duten protagonistek; niri, inor mintzeko intentziorik gabe, hori iruditzen zait. Une batez imajinatu ditut gizonezkoak haien lekuan eta, «bai zera, ezinezkoa da» esan diot nire buruari. Zein saioz ari naiz? Gure kasa-z.

Handia filmaren lantaldea, Asisko Urmeneta ilustratzailea eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria Miramongo platora ekarritako saioak ikusi ditut. Ordu bateko iraupena du programak —Antena3ekoak baino gehiago— eta aurkezleek egindako lanarekin gozatzen dutela esango nuke. Julen Telleriak badu saioa gidatzeko erraztasuna, baita kamerari hitz egitekoa ere. Trebetasun garrantzitsuak dira, ikusleekin konektatu nahi baduzu. Publiko gazteari zuzendutako saioa den aldetik, ondo iruditzen zait haiek protagonistak izatea kamerak kalera eramaten dituztenean; adibidez, aktualitate politikoaz galdetzeko. BERRIAko zuzendaria platoan izandako saioan, agerian geratu zen kaleko gazteek interes txikia dutela euskal politikaren buruzagiekin —kostata lotu zituzten izenak haien argazkiekin—. Gure kasa-k audientzia eskuratzea xede badu, bestelako kontuei heldu beharko die. Horretarako, oso aproposa iruditu zitzaidan Antton News izeneko albistegi tartea. Ez, ordea, Shanghaira (Txina) begira jarri izana. Egokiagoa litzateke, akaso, gure gaiez aritzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

«Orain arte ez naiz konturatu zer galdu dudan»

«Orain arte ez naiz konturatu zer galdu dudan»

Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza

Aitita eta amamak martxan jarritako Abadiñoko Bizkarra jatetxean (1924) ibili da Bizkarralegorra 14 urte zituenetik. Erretiroa hartzean konturatu da bizitza osoa eskaini diola familiako negozioari.

Hiru kazetari, Bizkaiko irrati batean lanean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Profil digitalak garai berrietan

Urtzi Urkizu

EHUk 'EAEko kazetarien profil digitalak eta audientziekiko elkarrizketa' liburua plazaratu du. Ondorioztatu dute kazetariak prestakuntza jasotzen ari direla gaitasun digitaletan.

 ©GUILLAUME FAUVEAU

«Dantzari esker banaiz»

Ainize Madariaga

Dantzaren zirimolak oinak harrapatu zizkion lehenik, eta josteko makinak gero. Biekin, eta euskal dantza tradizionalaren kodeak errespetatuz, ase ezinezko sormen lana egin du berrogei urtez. Saritu berri dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.