Levanteren krisialdiari etekina ateratzen saiatuko da gaur Alaves

enaut agirrebengoa
2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Sasoi hasiera emankorra ari da izaten Alaves. Izan ere, erruz ari da puntuak biltzen: 18tik 11 batu ditu orain arte. Iragan ostegunean berdinketa baliotsua lortu zuen Getaferen aurka, eta gaur garaipenaren bidera itzultzen ahaleginduko da, Levanteren zelaian. Herrialde Katalanetako taldea beheraldia ari da igarotzen, puntu bakarra pilatu baitu azken bost partidetan. Hartara, arabarrak aurkariaren bolada txarraz baliatzen saiatuko dira, Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzeko.

Ligari makal ekin dio Levantek, baina «aurkari arriskutsua» dela eta «erasoan argudio sendoak» dituela nabarmendu zuen atzo Abelardok. «Finala da haientzat, eta guk ere modu berean heldu behar diogu», gaineratu zuen. Partiden pilaketa tarteko, aldaketak egingo ditu prestatzaile espainiarrak. Litekeena da Maripan hamaikakoan sartzea, eta Ximo Navarro defentsaren erdigunetik eskuin hegalera aldatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.