Noiz sortua: 2018-03-24 00:30:00

IRLEN SAREA

Teknologia soziala

Gorka Julio -

2018ko martxoak 24
Eztabaida puri-purian dago: zer-nolako teknologia behar dugu? Aurretik ere eztabaidatzen ari zen teknologiaren erabilerari buruzko zalantza handiagoak sortu ditu Facebooken azken datu ihesak. Baina badirudi eztabaidatzen hasten garenean beti handitik hasten garela, eta ez dauzkagun beharretatik: bereziki behar gehien dutenetatik.

Alde horretatik, azken boladako adibiderik hoberena berrikuntza sozialari lotu nahi dioten teknologia sozialaren definiziotik dator. Berez, behar sozialei lotutako teknologia esanahi hutseko definizio baten barnean sartu nahi dute. Gizarteari begira baino, gizartearen beharrak eta bereziki behar gehien dutenenak merkantilizatzeko saiakera da.

Hori ikusita, Renato Dagnino brasildarrak definitu zuen bezala, teknologia sozialak jendarteak teknologiak bereganatze batean oinarritzen du bere izaera. Hori alde, baina kontra ere eraikitzen bada: teknologia kapitalistaren kontra eraikitzen da. Horretarako, behar sozialak dituzten kolektiboen parte hartze zuzena bilatzen du, jarrera paternalista, asistentzialismoa edo ezezagutzatik egindakoak alboratuz. Definizio zehatzago bat beharko balitz, teknologia soziala edo jendarte teknologia ongizatean, zuzentasunean, ezagupenean, duintasunean eta banakakoen garapenean oinarriturik, ezagupen teknologikoak giza aurrerapenaren hobekuntzan aplikatzean datza. Teknologia izaera sozialeko baliabide gisa, gizakien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin egiten den teknologia da. Tamaina txikiko eta auto-eratutako proiektuak gauzatzeko aukera eman dezaketen formetan oinarritu daitekeena.

Definizio horretan oraindik jende asko sartzen da, baina murriztailea ere bada: bereziki Social business-ari lotutako enpresak ez dira bertan sartzen. Helburua erabat desplazatzen baitu, bideragarritasuna aitzakia bezala erabiliz subjektua merkatuan kokatzen duelako —eta ez pertsonetan—. Aldiz, publikotik sustatutako eta ekonomia sozialetik gertuko proiektuak erraz sar daitezke definizio horretan, subjektua eta helburua mantenduz.

Zeren alde bezala, zeren kontra gauden ere azpimarratzea garrantzitsua da. Batzuetan gure kontra ere egingo dute, dugu, baina balio dezala gaizki ari garela konturatzeko eta beti entzungor dauden horien aurrean zilegitasuna irabazteko.

Albiste gehiago

Martxoaren 28an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 6.987 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 312 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 988 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Jolas parkeak duela bi aste itxi zituzten. Irudian, horietako bat Donostian. / ©Gorka Rubio, Foku

Funtsezko jarduerak zeintzuk diren erabaki ahal izatea eskatu du Urkulluk

Berria

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gutun bat bidali dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, eta eskatu dio autonomia erkidego bakoitzak erabaki ahal izatea zeintzuk diren jarduera kritikorako lagungarriak eta beharrezkoak diren jarduerak eta enpresak.

Langile batzuk lanean, joan den astean, Hernaniko lantegi batean. ©J. URBE / FOKU

Konfinamendu osoa bihartik, Hegoaldean

Jokin Sagarzazu

Madrilek eten egin ditu funtsezkoak ez diren jarduera guztiak, bihartik apirilaren 9ra. Langileek ohiko soldata jasoko dute, eta lanorduak gero egingo dituzte.

Iñigo Urkullu. / ©Raul Bogajo, Foku

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna