IRLEN SAREA

Panglos

Gorka Julio -

2015eko urtarrilak 22
Antoni Olivek idatzitako Qui vol el pangl├│s? (Zeinek behar du panglos-a?) eleberria gomendatu nahi dizuet. 1992an eleberri txiki kategorian, zientzia fikzio UPC saria irabazi zuen. Urteak pasa arren, bertan planteatzen dituen erronkek egunerokotasun handia dute, eta gertuago senti ditzakegu orain.

Eleberrian, panglos izeneko itzulpen automatikorako gailu bat aurkezten du. Gailu horrek, hitz egindako hizkuntza hartu eta automatikoki eta berehalakoan itzultzen du ahots tonu propioa erabiliz. Emititzen den ahots originala ezkutatzen du, bi ahots ez emititzeko. Hartzaileak nahi duen hizkuntzan jaso dezake.

Itzulpena kalitate onekoa da ├▒abardurekin, baina munduko 42 hizkuntzetan bakarrik da posible oraindik. Azken finean horiek dira, itzulpen automatiko sistemak garatu dituztenak eleberria igarotzen den garairako.

Aitzakia hori baliatuz, oso egunerokoak senti ditzakegun eztabaidak eta dudak plazaratzen dira: teknologiaren aldaketa batek zein aldaketa ekar ditzazke hizkuntzen alorrean eta jendartean oro har? Hizkuntza frankoek zentzua lukete? Zein eragin du kultur komunitate edo herrien izaeran? Eta beste komunitateek erabiliko balute? Zein eragin luke hizkuntza gutxitu baten hizkuntza politikan? Eta normalizazioan? Erabili, ez erabili?

Goiz baino beranduago, panglos-a edo antzekorik izango da, ulermen mailan behinik behin. Hizkuntza teknologiak asko aurreratu dira azken urteetan itzulpen, ulermen, ahots prozesamendu eta baita sintesian ere.

Ez hori bakarrik. Skypek, adibidez, ahozko itzulpen automatikoa integratuko du bere teknologian. Google translatek, horrez gain, Word Lens erosi ondoren, irudiak ere automatikoki itzultzen ditu orain ingelesera (eta ingelesetik), frantsesetik, italiarretik, portugesetik, errusiarretik eta gaztelaniatik. Zuzenean kamerarekin itzuli nahi dugun edozein kartel, iragarki, informazio panel... apuntatu eta magia balitz bezala itzulpenarekin ordezkatuko du aplikazioak.

Geldiezina da, gure jendartea oraindik prestatuta ez badago ere. Ondoren, beste kasu askotan bezala, legedia, erabilpena, mugak, baldintzak... pentsatu eta martxan jarri beharko ditugu. Berriro frogatutzat gelditu da zientzia fikzioak etorkizunean emango diren zenbait erronka aurreikusteko ere balio duela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna