Albistea entzun

IRLEN SAREA

Hiru albiste zoragarri

Gorka Julio -

2015eko maiatzak 14

Albiste negatiboetara ohituta gaude euskaldunak, aldiz, albiste positibo batzuk ia oharkabean pasatzen uzten ditugu. Teknologiaren alorrean ere, indar handia egiten da zenbait aldetatik albiste positiboak ikusarazteko, baina askotan ez da horien benetako garrantzia nabaritzen. Aste batzuen buruan euskara eta gailu mugikorren inguruan behintzat hiru albiste on izan dira; denak oso garrantzitsuak.

Lehena, Firefox OSentzako euskara zuzentzailea. Julen Ruizek Firefox Osen euskara zuzentzailea Firefox OS sisteman bertan txertatzea beharrezko ikusi zuen. Horren ondorioz, Elhuyar I+G departamenduko Igor Leturiaren laguntza eskatu zuen eta horrela jaio da zuzentzailea. Gainera, zuzentzailea software librea da. Android eta iOS sistema eragiletan Xuxen daukagu, baina ez sisteman integratua,

Bigarren albiste ona, Mikel Artetxek EHU, IXA taldearen eta Elhuyarren laguntzaz sortu du Mitzuli, hainbat hizkuntzaren arteko itzultzaile automatikoa da. %100 software librea den proiektua eta 50 hizkuntza arteko itzulpena egin dezake. Ez hori bakarrik, testu itzulpenaz gain, ahots ulermen eta sintesia ere integratzen ditu, baita argazki bidezko errekonozimendua ere. Beste batzuen aldean, Interneteko konexio gabe ere funtzionatzeko gai da.

Hirugarren proiektua Android 5.0aren euskarazko itzulpen integratua da. Urte askoren ostean, eta, hainbat auzolan taldek itzulpena gauzatzeko ekimenak proposatu ondoren, azkenean Googleek euskara sistema eragilean txertatu du. Aurretik, zenbait enpresak beren terminaletan euskara integratua zuten, baina oso gutxi ziren. Hemendik aurrera, Android erabiltzen duen edonork interface guztia euskaraz jartzeko aukera izango du.

Hiru proiektu txiki eta handi, baina euskara teknologia mugikorren alorrean erabat normalizatzen dutenak. Gehiago da, beharbada euskararen aitzakiarekin, gero eta gertuago gaude ekarpen global gero eta garrantzitsuagoak egiten hasteko. Horiek, software librearen ikuspuntutik bakarrik begiratuta ere garrantzitsuak dira. Albiste onak ospatzeko arrazoirik badugu oraingoan, batzuk auzolanetik datoz, besteak enpresa mundutik, eta, askotan, bien arteko hibridoetatik. Edozein dela jatorria, proiektu horiek ondare komunera ekarpen oso interesgarriak egin dituzte, eta ziur gehiago etorriko dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Albiste gehiago

Giro atsegina sortu zen Ziburuko plazako karparen azpian. ©GUILLAUME FAUVEAU

Euskarari plaza, elkarlanean

Ekhi Erremundegi Beloki

Jende andana elkartu da Ziburuko IV. Euskal Disko eta Liburu Azokan. Euskarak Lapurdi kostaldean plaza hartzeak duen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek.

 ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Egunero galdetu behar da jendea zer moduz dagoen, ez COVID garaian soilik»

Ane Insausti Barandiaran

Adinekoen aldarriak ezkutuan geratzen direla salatu du Berriotxoak. Besteak beste, eskatu du zaintzan bizitza osoa eman duten emakumeen pentsioak igotzeko, baliabide gehiago jartzeko, eta zaintza sistema publikoa eta integrala izateko.
Euskal Herriko gazteek gehiago erabiltzen dute Instagram Whatsapp baino. ©ANDREJ CUKIC / EFE

Instagram da euskal gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala

Urtzi Urkizu

Ikusiker lanaren arabera, Euskal Herriko gazteen hamarretik bederatzik erabiltzen dute Instagram

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...