Onintza Enbeita.
BIRA

Boz urte

2019ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Hasi da kanpaina. Iritsi dira alderdi politikoetako lehen ordezkariak Gernikako azokara. Laster etorriko dira besteak ere. Botoak partituko dituzte batzuek, herri programa esplikatu dute besteek, alderdiaren siglak daramatzan edozer banatuko dute gehienek, erosketaren bat egingo du zenbaitek eta, ustez, baserritarren premiak entzun eta ulertuko dituzte guztiek. Hori bai, inor ez da etorriko papera eta boligrafoa hartuta. Ez. Etorriko dira denak fokuen argia eta takigrafoak alboan hartuta. Etorriko dira denak albistegietan esan dezaten egun batean, eta bat bakarrean, Gernikako azokan egon direla. Ze, iaz ez zen hauteskunderik izan eta ez zitzaigun politikaririk etorri. Ez behintzat botoa eskatuaz dabiltzan kargu altudunetako bat bera ere. Ez ziguten galdetu zer behar dugun horretatik bizi ez garenok pauso hori emateko, edo horretatik bizi direnak zein baldintza duinago eskatzen dituzten, edo zer iruditzen zaigun lurrik onenak espekulaziora bideratzea, edo ez ziguten esplikatu zergatik den guretzat hain zaila etxean eraldatutako produktuak merkaturatzea. Iaz ez zen hauteskunderik izan. Aurten, ordea, hiru aldiz gaude botoa ematera deituta. Eta alderdi politikoen joan-etorria hasi besterik ez zaigu egin. Badakizue: boz urte, gezur urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.