Realak gaur ziurta dezake Europa ligan aurrera egitea

ainara arratibel gascon
2022ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Orain arte jokatutako hiru partidak irabazi ostean, Realak gaur ziurta dezake Europa ligan segitzea. Talde txuri-urdinak Xeriff hartuko du Anoetan (21:00, Gol, eta nahikoa du puntu bat. Irabaziz gero, gainera, multzoko lehen postuan sendotuko da.

Egutegia betea dela kontuan hartuta, Imanol Alguacilek txandakatzeak egin ditzake. Teknikaria horren inguruan mintzatu zen atzo: «Ahal dudan talderik onena aterako dut».24 jokalariko deialdia osatu du. Bertara itzuli da Andoni Gorosabel. Kanpoan geratu dira, berriz, Alex Sola eta Momo Cho, min hartuta. Imanolek aurreko osteguneko antzeko partida espero du. «Zelai erditik aurrerajokalari indartsuak ditu Xeriffek. Eraginkorrak izan beharko dugu».

Alex Remirok, berriz, nabarmendu zuen Xeriff kontraerasoan ondo moldatzen taldea dela, eta berretsi zuen ez direla konformatzen puntu batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.