Maite Retolaza. Oiharte sagardotegia (Zerain, Gipuzkoa)

«Jendeak bazuen gogoa txotxerako, sagardotegiaren xarma hori baita: upeltegira altxatu, jendearekin nahastu, giro onean egon...»

2023ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Uzta txikiagoa baina ona izan dugu Oiharten ere. Konturatu gara gure sagardoa, behintzat, taninoz kargatuagoa eta alkohol graduazio handiagokoa izango dela. Alegia, txotx egiteko aproposa [barrez]. Izan ere, ahaztuta geneukan jada txotx egitea zer zen ere. Pandemia garaian ohitura berriak sortu genituen sagardotegietan ere, baina jendeak bazuen gogoa txotx egiteko. Sagardotegiaren xarma hori baita: upeltegira altxatu, jende ezberdinarekin nahastu, eta disfrutatzea. Ez dira urte gozoak izan; bi urte horietan asko sufritu dugu; oso gogorrak izan dira guretzat. Eta uste dut jendeak ulertuko duela botila sagardoaren prezioa igo izana. Dena garestitu da, eta lehen sektoreak bizirik irauteko, beharrezkoa da guretzat halako igoera bat planteatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.