Gerardo Armestok bideoz egindako zortzi pieza ikusgai Artium museoan

1981 eta 1990 bitartean egindako obrak dira. Marrazkien kaier batek, maketek eta eskultura objektuek osatzen dute erakusketa

Armestoren marrazkien koadernoko irudi sekuentzia bat. ARTIUM.
Erredakzioa
2021eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Artium museoak eredugarritzat hartzen dituen zortzi ikus-entzunezkorekin zabaldu du Gerardo Armesto, ikuspuntu geldiezina erakusketa. Euskarri analogikotik sorkuntza digitalerako igaroaldian, animaziozko irudiak erabiltzeko moldean bereziak diren bideozko piezak dira Gerardo Armestok (Gasteiz, 1949) 1980ko hamarkadan egindako horiek.

Joan den asteazkenean Armestok berak eta Daniel Castillejok jendaurrean egindako solasaldiarekin abiatu da erakusketa, eta ekainaren 20ra arte iraungo du Arte Garaikidearen Museoko A01 aretoan.

Artistaren marrazkien kaier batekin, maketekin eta eskultura objektuekin osatu dute erakusketa, ikus-entzunezkoak egin ziren garaiaren testuingurua azaltzearren. Artiumek argitalpen bat ere plazaratu du, Armestoren lankidea izandako Francisco Ruiz de Infanteren testu batekin.

Armestoren ikus-entzunezkoetan, berrikuntza teknikoarekin batera, ikuspuntuak eta proiekzio geometrikoak hartzen dute protagonismoa; haien izaera zehatz eta definituak eraikuntza irreal bat agertzen dute, eta, aldi berean, errealitatearen irudi desitxuratua eta konplexua eskaintzen du mugimenduan dagoen ikuspuntu geldiezinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.