0-1. Ella Toonek (36. min.). 1-1. Sam Kerrek (63. min.). 1-2. Lauren Hempek (71. min.). 1-3. Alessia Russok (86. min.).
Ingalaterra Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopako finalean sartu zen atzo; duela 35 urte jokatu zuen finala azkenekoz. Australiari irabazi zion finalerdietan, 1-3, Sydneyn (Australia).
Ingalaterrak erraz irabazi zuela ematen duen arren, australiarrek estu hartu zuten. Bi selekzioek izan zituzten abagune garbiak golak sartzeko, baina ingelesak zuzenago ibili ziren. Australiak ez zion etekin handirik atera etxean eta bere zaleekin jokatzeari.
Lehen zatian, bi taldeak parekatuta zeuden. Ingalaterraren aurreneko gola Ella Toonek sartu zuen, 36. minutuan. Bigarren zatia hasi zenean, australiarrak berdintzeko asmoz atera ziren zelaira, baita lortu ere. Sam Kerrek sartu zuen berdinketaren gola, 63. minutuan. Hala ere, hamar minuturen buruan, Ingalaterrak aurrea hartu zien berriz etxekoei. Lauren Hempek sartu zuen bigarren gola. Alessia Russok sartu zuen hirugarrena, gol erabakigarria, 86. minutuan.
Ingalaterrako eta Espainiako selekzioek jokatuko dute finala, igande honetan, Sydneyn (12:00). Bi taldeek txapelketa bikaina egin dute: Ingalaterrak partida guztiak irabazi ditu; Espainiak, berriz, Japoniaren aurkakoa bakarrik galdu du. Espainiak lehen aukera izango du Munduko Kopa irabazteko; ekitaldi hau jokatu aurretik inoiz ez zuen gainditua kanporaketa bat. Ingalaterra, ordea, hirugarren aldiz izan daiteke txapeldun: 1985ean irabazi zuen lehen aldiz, Italian, eta herrialde berean irabazi zuen bigarren titulua, hiru urte geroago. Hala ere, FIFAk ez ditu ofizialtzat jotzen, lehiaketa ez zuelako berak antolatu; 1991n antolatu zuen berak lehena, Txinan.
Ingalaterra da faboritoa. Sasoi ederra darama, iaz Europako txapeldun izan baitzen. Espainiari erakutsi nahi dio ez dela kasualitatea txapelketa hori irabazi izana.
AUSTRALIA 1 - 3 INGALATERRA
Hirugarren ahalegina, balekoa
Ingalaterrak Australiari irabazi dio, eta Espainiaren aurka jokatuko du Munduko Kopako finala, igandean, Sydneyn. Aurreko bi aldietan, ingelesek galdu egin zuten finalerdietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu