Albistea entzun

OSASUNA 0 - 2 REALA

Reala nagusi Sadarren

Urrea balio duten hiru puntu lortu ditu Realak Sadarren. Amaieran Osasunak festa egin du zaleekin batera, Kopako finalaren aurretik
Momo Cho eta Aimar Oroz atzo, Sadarren, baloia eskuratzeagatik lehian.
Momo Cho eta Aimar Oroz atzo, Sadarren, baloia eskuratzeagatik lehian. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko apirilak 29

Golak. 0-1: Sergio Herrerak b.a. (5. min.). 0-2: Take Kubok (90. min.).

Garaipen garrantzitsua lortu zuen Realak atzo, Sadarren, Osasunaren aurkako derbian. Sergio Herrerak nahi gabe sartu zuen baloia bere atean partida hasi eta berehala, eta maldan gora jarri zitzaion partida Osasunari. Gorritxoak ahalegindu ziren berdinketa lortzen, baina partidaren hondarrean Take Kubok 0-2koa egin zuen. Aurrerapauso nabarmena da Realarentzat Txapeldunen Ligako postuetan sendotzeko.

Osasuna oso talde sendoa izaten da Sadarren jokatzen duen bakoitzean, baina bereziki arriskutsua izaten da lehen minutuetan. Atzera begiratu ere egin gabe egiten dute aurrera, eta hegaletatik erdiraketa andana egiten dituzte. Atzo, baina, Reala izan zen lehen minutuetan nagusitu zen taldea. 3. minutuan Mikel Merinok barkatu egin zuen, baina hurrengo jokaldian gola egin zuten txuri-urdinek. Ander Barrenetxearen erdiraketa bere atera desbideratu zuen Sergio Herrerak.

Golaren ostean aurrera egin zuen Osasunak, eta pixkanaka neurria hartu zion partidari. Kike Garciak aukera argia izan zuen, gainera, berdinketa ezartzeko, baina ez zen fin ibili. Bigarren zatiaren hasieran ikusi zen lehen aipatutako Osasuna bertikal hori. Oldarkorra izan zen defentsan, eta erasoan min egin zuen trantsizio azkarrekin. Hala ere, Realak izan zituen bigarren zatiko aukera garbienak. Mikel Oiartzabal eta Alexander Sorloth bigarren zatian zelairatu ziren, eta bakoitzak aukera garbi bana izan zuen. Eibartarraren errematea Herrerak atera zuen atepean, eta Sorlothek berriz zutoinera bidali zuen baloia dena alde zuenean. Aurrelariek ez zuten asmatu, baina partida amaitzear zegoela 0-2koa egin zuen Kubok, area barruan ezkerrarekin egindako erremate batekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jon Berasategik, Jon Uriartek eta Mikel Gonzalezek denboraldiaren balantzea egin dute gaur, San Mamesen ©Monika Del Valle / Foku

Athletic: «Ez gaude erabat pozik lortutako emaitzekin»

Olatz Silva Rodrigo

Athleticeko presidenteak, zuzendari nagusiak eta kirol zuzendariak denboraldiaren balantzea egin dute. Berretsi dute Iñigo Martinez klubean geratzea nahi zutela, baina jokalariaren ordezkariak adierazi ziela hori ez zela Martinezen nahia.

Euskal Herria Tourrean

Errepidean eta errepidetik kanpo irabazle

Beñat Mujika Telleria Ainara Arratibel Gascon

Txomin Perurena txirrindulari eta zuzendari ohia zendu da, 79 urterekin. 158 garaipen lortu zituen, eta mendiko maillota irabazi zuen Tourrean, lorpen askoren artean.
 ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

«Denok bide berean goazelako lortu ditugu helburuak; familia bihurtu gara»

Jon Ander De la Hoz

Realak osatutako sasoi ona azken urteetan egindakoaren segida dela uste du Elustondok. Beasaindarrak adierazi du «lan ona» egiten ari dela kluba; «gogotsu» daude Txapeldunen Ligarako.
Roberto Olabe Realeko futbol zuzendaria. ©Reala

Olabe: «Nortasuna dago proiektuaren oinarrian»

J. A. De la Hoz

Realeko kirol zuzendariak azaldu duenez, klubak hiruzpalau fitxaketa egiteko asmoa du; horietako bat Alexander Sorloth izatea nahi dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...