Bikote osoenaren bila

Herri kiroletako Binakako Txapelketa antolatu dute. Harri jasotzean, aizkoran, txinga eroatean, ingude altxatzean eta trontzan lehiatuko dira
Herri kiroletako Binakako Txapelketan ariko diren kirolariak, atzo, aurkezpenean.
Herri kiroletako Binakako Txapelketan ariko diren kirolariak, atzo, aurkezpenean. BASQUE SPORTS Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2019ko martxoak 30

Herri kirolei bultzada emateko asmoz sortu zuten Basque Sports enpresa. Iazko azaroan, aizkorako Larrakoetxea Saria antolatu zuen, Loiun (Bizkaia), eta bertan Aitzol Atutxa, Iker Vicente eta Xabier Orbegozo Arria V.a aritu ziren. Ordukoari segida emateko asmoz, Basque Sportsek beste lehiaketa bat antolatu du. 5 Kirol izena du, eta berritzailea da, aizkolari batek eta harri jasotzaile batek osatutako lau bikotek neurtuko baitituzte indarrak bost kiroletan: aizkoran, harri jasotzean, txinga eroatean, ingude altxatzean eta trontzan. Inoiz ez da halakorik egin.

Mikel Larrañaga-Xabier Peña, Arria V.a-Xabier Eizmendi, Atutxa II.a-Inhar Urruzuno eta Xabier Zaldua-Jexus Mari Iruretagoiena Izeta III.a: horra lehian ariko diren lau bikoteak. Egin beharreko lana, berriz, hau izango da: 100 kiloko kopa bat ehun aldiz altxatu; 45 ontzako hamabi enbor moztu; txanda librean, 50 kiloko txinga banarekin hamabi plaza egin; txanda librean, hemezortzi kiloko ingudea 150 aldiz altxatu; eta, biek batera, 45 ontzako enbor bati hamar mozketa egin.

Larrañaga-Peñak eta Arria V.a-Eizmendik jokatuko dute lehen finalerdia, apirilaren 6an, Maruri Jataben (Bizkaia), eta Atutxa II.a-Urruzunok eta Zaldua-Izeta III.a-k bigarrena, astebete geroago, Gatikan (Bizkaia). Finala, berriz, maiatzaren 1ean izango da, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan. Saio guztiak 12:00etan hasiko dira. Bikote irabazleak txapel bana eta 1.200 euro jasoko ditu. Sarrerak salgai daude jada www.basquesports.eus webgunean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiari 1813an su eman ziotela oroitzeko Dora Salazarrek egindako eskultura, maskara jantzita ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten korronte batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan.

Ikasle batzuk, ikasgelan, ikasturteko lehen egunean egindako argazki batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Eskola orduak: eztabaida zaharberritua

Mikel O. Iribar

Ordutegi jarraituaren aldeko plataforma bat sortu dute: institutuetatik kanpo ere jartzea nahi dute. Nafarroan hala ari dira, baina Jaurlaritzak ez du onartu. EHIGEk uste du eztabaida pedagogikoa behar dela.

COVID-19a atzemateko test bat, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste 612 positibo atzeman dituzte Hegoaldeko azken zenbaketetan

Uxue Rey Gorraiz

Hiru pertsona hil dira birusaren ondorioz Hego Euskal Herrian, Nafarroan hirurak. 510 lagun daude ospitaleratuta; horietatik 84, ZIUetan

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna