Musika. Calexico

'The Thread That Keeps Us'

Diskoetxea: Anti-.

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Joey Burns abeslari etamultinstrumentistak eta John Convertino bateria jotzaileak osatzen duten Calexico bikoteak The Thread That Keeps Us izeneko estudioko bederatzigarren diskoa argitaratu du, eta jada horren bereizgarri duten soinua eta musika estilo ezberdinak jorratu ditu. Country rocketik hasi eta blueseraino, folketik spaghetti westernera, eta pop alternatibo ukituak ere uztartuz. Disko borobila osatzen dute hamasei abestik, eta, musika zerrenda erraldoietan goreneko postuetan ageriko ez badira ere, oraingoan ere benetan entzutea merezi duen lana egin dute. Ezer berririk ez dakarten arren, lana goraipatu egin dute hedabide eta zaleek, beti bezain lan ona eta txukuna egin duten seinale.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.