Musika. Spinning coin

'Permo'

Disko etxea: Geographic/ Domino.

2018ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Honatx aurtengo lehen sorpresa, Glasgow hiriko Spinning Coin boskote gazte eta popero-aren estreinako lan luzea. Asteon, etxean izan naiz gaixorik, eta LPA etengabe aritu da disko-jogailuan. The Pastels taldeko Steven musikariaren disko etxeak argitaratu, eta disko erdia Edwyn Collinsek ekoitzi du. Hortaz, Eskoziako pop finenaren kalitate labelarekin dator. Dena den, AEBetako indie-ikonoen zertzeladak ere nabarmenak dira; esaterako, Pavement-enak. Aparteko indie-pop doinuak jotzen dituzte, askotarikoak, bi kantu-egileren lanaren fruitu. Jack Mellinek idatzitako abestiek ertz asko dituzte, eta abestean, hitz egiten dagoela dirudi; Sean Amstroneng-enak etereoagoak dira, eta era malenkoniatsuan abesten du. Gripearen kontrako botikarik onena izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.