Musika. Hot Snakes

'Jericho Sirens'

Argitaletxea: Sub Pop.

2018ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Pitchfork eta Drive Like Jehu kultuzko post-hardcore taldeak gidatu zituzten 90eko hamarkadan; Rick Froberg (The Obits) eta John Reis (Rocket from the Crypt) musikariek Hot Snakes egitasmoa eratu zuten gero, 1999an, nire ustez orain arteko proiekturik sendoena eta interesgarriena. Bada, hiru disko bikain plazaratu ostean —azkena 2004an, Audit in Progress, zeina Gasteizen aurkeztu zuten—, 30 minutu eskas irauten duen Jericho Sirens izenburuko lehergailu honekin bueltatu dira. Bada, diskoaren hasierako I Need a Doctor kantuaren lehenengo riffetik hasita, diskoa urgentziazko gitarra eta ahotsekin eraikitako diskoa da, post-hardcore eskemak errepikatzen dituena, baina bereziki The Wipers taldearen ondare zorrotz eta pozoitsutik edaten duena, zanga-zanga, ezpain ertzak odoletan hasi arte. Basapiztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.