Musika. Minerva

'Cursed'

Argitalpena: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Gasteizko metal faktoria garai berrietara egokitu da. Tabernetan giro klasikoa mantentzen duten bitartean, hiriburuko talde erreferenteek nahiago dituzte metalcore eta groove metal doinuak. Childrain eta Minerva dira horren eredu. Bigarrenek, azkenean, Cursed lehendabiziko disko laburra atera dute. Apirilean sareratu zuten hilabeteetako lana, taldekide aldaketak, ezbeharrak eta atzerapenak gaindituta. Intro bat eta sei danbateko ditu estreinakoak. Agertoki edo gudu zelaira jauzi egiteko oihua da Our Final Fight, kontrakoa badirudi ere. Metal, hardcore, gitarra solo eta ahots urratu zein melodikoen koktela dator jarraian. Nahastua, eta ez irabiatua. Rage, My Destruction eta All Souls Burn dira erregai indartsuenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.