Katez

'Zain'

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Jose Mujicaren hausnarketa interesgarri batek ematen dio hasiera diskoari. Mezuaz harago, proposamenaren inguruan hausnartu du Leitzako Katez taldeak, eta pauso esanguratsua eman dute Zain bigarren diskoarekin. Horrelako lanak behar ditu euskarazko metal alternatiboak. Bitxia bada ere, Gabezia gipuzkoarrek Jorge Oteizaren hitzak erabili zituen bigarren diskoa zabaltzeko. Paralelismo deigarria. Seikote nafarrari dagokionez, metal eta rock alternatiboaren osagai interesgarrienak hartu dituzte. Gordintasuna eta melodia. Merkantzia eta Hegarriz dira horren eredu. Joerei ez diete bizkarra ematen, eta metalcore zein posthardcore pieza laburra da Gezurrekin jolasten. Aldiz, Legea vs justizia danbateko deigarriena da. Gora gazte gaiztoak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.