Musika. Runa

'Rito estacional'

Diskoetxea: BCore.

2018ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Los Tiki Phantoms surf bandan aritutako bi musikariren egitasmo berria da Runa, eta Rito estacional taldearen bigarren lana da. Bada, hirukotearen proposamena oso bestelakoa da Los Tiki Phantomsen jario instrumentalarekin alderatuta. Hamabi kantu hauetan, gaztelaniaz abestutako punk iluna gailentzen da, eta atmosfera lanbrotsu hori hitzetan ere islatzen da; gatazka da gehien agertzen den kontzeptua. Hala, katalanen soinua Biznaga, Futuro Terror edo La URSS taldeekin lerroka daiteke, Runaren proposamena pluralagoa bada ere. Kantuak melodiekin josita datoz, ereserki itxura ere hartzen dute tarteka, eta batzuek Fugazi eta Gabinete Caligariren arteko uztarketa direla esan dute. Diskoa hainbat aldiz entzun ostean, ez nau erabat konbentzitu, une boteretsuak gordetzen dituen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.