2019an, zeresana eman zuen gaiak Ingalaterran: Standard Toilet etxeak erabilera kolektiborako komun deseroso bat aurkeztu zuen. Komunaren eserlekua beherantz okertua dago, eta %13ko pendiza du. Webguneko azalpenaren arabera, forma horrek erabiltzaileei luzaroan «alferrik» egoteko «asmoa kentzen die».
Enpresako buruak onartu zuen gasolindegi bateko komunetan ikusi zuen ilara luze batean okurritu zitzaiola ideia. Era berean, argudiatu zuen osasunerako hobeak direla, komunean luzaroan eserita egoteak hemorroideen sorrera areagotzen duelako, eta zoru pelbikoa bigundu.
Lantokietan eta komun publikoetan jartzeko aproposak direla dio enpresak, eta ikerketa bat egina du. Haren arabera, %8 eta %13 arteko pendiza jarriz gero, %25tik gora murrizten da komunean pasatzen den denbora.
Eta legezkoak al dira? Bai. Legeak dio langileek komun garbiak izateko eskubidea dutela, baina ez du forma arautzen. Ura eta xaboia izan behar dute, baita lehortzeko papera ere, baina tanpoi edo antzekoak ez dira derrigorrezkoak. Tamainari dagokionez, hiru metro koadroko gutxi gorabeherako neurria zehazten du. Komun horiek urrun badaude, beste eraikin batean adibidez, joan-etorriko denbora lan denbora bezala zenbatubehar da. Gizonek eta emakumek komuna modu bereizian erabiltzeko aukera izan behar dute.
Komun deserosoak lantokietarako

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu