EITB taldeko irratiek 382.000 entzule dituzte

2022ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
EGM Komunikabideen Azterketa Orokorraren arabera, EITB taldeko irratiek 382.000 entzule dituzte, eta, iaz epe berean egindako neurketarekin alderatuta, %13 egin dute gora. 2022ko bigarren neurketa da EGMk egin duen hori, eta astelehenetik ostiralera neurtu dute audientzia. Euskarazko Irratiei dagokionez, Euskadi Irratiak 105.000 entzule ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta «bere eragin esparruan». Gazteak 81.000 entzule ditu, eta31.000 lagunek bat egiten dute EITB Musikarekin.

Radio Euskadik 139.000 entzule ditu, eta Radio Vitoriak, 26.000. EGM da Espainiako Estatuko irratien entzuleria neurtzeko sistema nagusia; urtean hirutan egiten dira neurketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.