Noiz sortua: 2020-05-23 00:30:00

Koronabirusa

Planak prestatzen

Nissanek 20.000 langile kaleratu nahi lituzke. Frantziak jarduerarik aurreratuenak herriratzeko baldintza jarri dio Renaulti, laguntza truke
Nissanek Bartzelonan duen lantegia itxi nahi omen du, eta jarduera Renaulten lantegi batera aldatu.
Nissanek Bartzelonan duen lantegia itxi nahi omen du, eta jarduera Renaulten lantegi batera aldatu. ALEJANDRO. GARCIA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2020ko maiatzak 23

Ez ziren garai onenak automobilgintzarentzat, koronabirusa iritsi aurretik ere. Auto elektrikoen booma noiz iritsi zain, ez atzera ez aurrera zegoen merkatua. Batetik, kontsumitzaileen ohitura aldaketen eta zalantzen ondorioz, konbustioko autoen salmentak pattalak ziren. Eta, bestetik, ekoizleak oraindik auto elektrikoen arora igaro ezinik zebiltzan: produkzioak garai berrira oraindik erabat moldatu gabe, karbono isuriak murrizteko zailtasunekin eta auto elektrikoen eredu gutxi batzuk soilik merkaturatuta.

Eta koronabirusa iritsi zen, hornikuntza kateak geldiaraziz. Garairik delikatuenean, gutxieneko inbentarioekin lan egitera ohitutako automobilgintzak kolpea bete-betean jaso du. Sektoreak milaka langile etxean eta lantegiak itxita izan ditu mundu osoan, eta leuntze fasean salmentak amildu egin dira. Itxialdien ondoko krisi ekonomikoarekin, etorkizun hurbilean ezin daiteke espero salmentak askorik igotzerik, gauzak asko aldatzen ez badira.

Hortik datoz konpainia handien berregituraketa asmoak. Japoniako Nissanek datorren maiatzaren 28an ditu aurkeztekoak epe ertainerako bere planak, zeintzuek koronabirusaren eragina aintzat izango duten. Dena den, apirilean Nissanek jada iragarri zuen langileria doituko duela, hots, 2023ra artean berregituraketa egin eta 15.000 bat langile kaleratzeko asmoa zuela. Baina, dirudienez, doikuntza hori handiagoa izango da.

Japoniako Kyodo albiste agentzian argitaratutakoaren arabera, Nissan Motorrek 20.000tik gora langile kaleratuko ditu, horietatik gehienak Europan eta garatzeko bidean dauden merkatuetan. Yokohamako konpainiak ez du informazio hori baieztatu, eta esan du ez dela hasiko «zurrumurruak» gezurtatzen. Zurrumurru horiek diote, adibidez, japoniarrak Bartzelonako (Katalunia) lantegia ixteko asmoa dutela, hango ekoizpena Renault bazkidearen Europako beste lantegiren batera aldatzeko.

Mugimendu horretarako, hala ere, izan daiteke beste arrazoirik, salmenten jaitsierara egokitzeaz gain: estatuen laguntzen truke egin beharreko leku aldaketak.

Orain Europan zabalik dagoenez zailtasunetan dauden enpresei estatu laguntzak emateko aukera, Renault 5.000 milioi euroko mailegu/laguntza ari da negoziatzen Frantziako Gobernuarekin. Eta Bruno Le Maire Frantziako ekonomia ministroak atzo Le Figaro egunkarian egindako elkarrizketan argi esplikatu zituen «iraupena jokoan» duen Renaulti eskatu dizkion baldintzak.

Hiru dira baldintza horiek: auto elektrikoaren aldeko apustua egitea, hornitzaileak «eta jarduera teknologikoki aurreratuenak Frantzian kokatzea». Renaultek ostiralean aurkeztu behar du bere plan estrategiko berria.

Kezka osagai egileen artean

Estatu laguntzetarako baimena eskuetan, herri ekonomikoki indartsuenek dute laguntza handiak emateko gaitasuna. Alemaniak eta Frantziak laguntza horien truke automobil industria etxeratzeko eskatzen badute, arriskua ere badago automobil osagaien ekoizpena ere hara mugitzeko.

Horrekin kezkatuta agertu da, esaterako, Francisco Jose Riberas, Gestamp taldeko presidentea. Haren arabera, «Espainiak automozioaren adiskide den herrialde gisa» azaldu behar luke, eta autoen erosketan lagundu.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako tabernetako terrazak, jendez beteta. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Hirugarren fasearen peskizan

Edurne Begiristain

Datozen egunetan ere datuak onak badira, astelehenean hirugarren fasera pasatuko da Hego Euskal Herria. Erkidegoek kudeatuko dute nolakoa izango den alarma egoeratik ateratzeko azken urratsa

Irakasle batzuk hizketan, Zarauzko Orokieta herri eskolan, atzo. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Ikasleak ez, irakasleak bai

Irati Urdalleta Lete

Sare publikoko irakasleak itzultzen hasi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, USE prestatzera bueltatu dira ikasleak

Bisitariei tenperatura hartzeko gailuak jarri dituzte hala Bilboko Arte Ederren museoaren sarreran nola Bilboko Guggenheim museoan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Museoak. Ziurgabetasun ufada batekin

Iñigo Astiz

Euskal Herriko museo gehienek zabaldu dituzte ateak egunotan, atzo hasita. Ezohiko baldintzetan arituko dira, eta ikusteko dago nola eutsiko dioten bisitarien urritzeari

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna