Albistea entzun

'El conquistador del Caribe' saioaren finalak %28,8ko ikusle kuota izan du

Ainize Lizarraldek eta Jokin Ramosek batera altxatu dute ikurrina. Berdinketa egon da lehen aldiz
Jokin Ramos eta Ainize Lizarralde irabazleak, ikurrina astintzen, <em>El conquistador del Caribe</em> saioko finalean.
Jokin Ramos eta Ainize Lizarralde irabazleak, ikurrina astintzen, El conquistador del Caribe saioko finalean. EITB Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Telleria Sarriegi -

2022ko uztailak 6

Berdinduta amaitu da ETB2ko El conquistador del Caribe saioaren aurtengo ekitaldia. Aurretik sekula gertatu gabekoa gertatu da: bi finalistak batera altxatu dute finaleko ikurrina. Ainize Lizarralde Aini eta Jokin Ramos izan dira irabazleak, horrenbestez, inoizko finalik estuenean. Eta azkenera arte nork irabaziko zuen ez jakite horrek izan du eragina ikusle datuetan. Izan ere, %28,8ko ikusle kuota izan du, eta gehien ikusitako saioa izan zen astelehen gauean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 326.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen —Julian Iantzik eta David Secok aurkeztu zuten, zuzenean, Miramongo estudioan—.

Antolatzaileek aurreratu zuten finala gogorra izango zela eta lehia estua egongo zela, eta halaxe izan zen. Aini, Jokin, Line eta Arruti finalistek launa banderatxo lortu behar izan zituzten, eta hauxe egin behar izan zuten horretarako: 200 metro igerian, orientazio ariketa, urpekaritza, 30 metroko eskailera igotzea, sokaz jauzi egitea, eta 80 metroko jumarra. Jokin joan zen aurretik ia final osoan, eta hura izan zen hiru banderatxoak lortzen lehenengoa. Abantaila nabarmena zuen azken ariketan, baina Ainik sekulako igoera egin zuen jumarrean, eta batera lortu zuten finaleko laugarren banderatxoa.

Ikusle datu bikainak izan ditu aurtengo finalak ere —iazko markatik urruti gelditu den arren (%38,1)—. Egun osoan gehien ikusitako saioa izatea gain, astelehen gaueko liderra izan zen finala %28,8ko kuota horri esker. Halaber, 23.000 pertsonak ikusi zuten emanaldia streaming bidez, EITBren webgunean edo EITBko aplikazioetan —ETB2 katea ikusi zen gehien Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %14,5eko ikusle kuota lortuta—.

El Conquistador del Caribe saioaren hemezortzigarren denboraldia izan da aurtengoa —aurretik beste izen batzuk ere izan ditu—, eta astero izan da gehien ikusi den saioa astelehen gauetan —%24,4ko kuota izan du batez beste, eta 289.000 ikus-entzuleko audientzia metatua—.

Hurrengoa, euskarazkoa

Apirilaren amaieran jakinarazi zutenez, ETBk euskarazko reality bat grabatuko du Karibe itsasoan. Hostoil ekoiztetxea eta El conquistador del fin del mundo egiten duen lantaldea arduratuko dira reality berriaz.

ETB1eko saio horren berritasunik handiena izango da lehia bikoteka izango dela, nahiz eta parte hartzen duten bi lehiakideek ez duten zertan bikotekideak izan: izan daitezke senideak, lagunak, lankideak edo bikotea ere bai. Hautaprobak abiatuak dituzte jadanik, eta saioan parte hartu nahi dutenek castinga@hostoil.tv helbide elektronikora idatzi behar dute.

Ez dute jakinarazi oraindik nork aurkeztuko duen saioa. Promozioko bideoan Ismael Pereira eta Oizeder Mayo ageri dira, eta haiek izango dira programaren gidarietako batzuk. Mayo Gaztean aritzen da —Top Gaztea aurkeztu izan du, Oihan Vegarekin—, eta El conquis-en debatean musika jartzen du. Pereirak ETB2ko reality-aren hamahirugarren aldian parte hartu zuen. Azkenaldian, El conquis-eko sare sozialetan ari da lanean.

ETBko zuzendari Unai Iparragirrek iragarri duenez, saio berri hori El conquistador del Caribe grabatu den «antzeko» parajeetan grabatuko dute: «ETB1eko saioa ez da kopia bat izango, baina antzekoa izango da».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Ez gara gelditzen; gu oraindik hor gaude, lehen lerroan»

Ane Insausti Barandiaran

Lasarteko emakumezkoen lehen saskibaloi taldeko kidea izan zen Zumeta, eta han sortu zen Urrezko Neskak taldea. Geroztik, ikuskizun ugari egiten dituzte elkarrekin. Ibilketa nordikoan eta abesbatzan ere aritzen da: «Ez gara etxean egotekoak».
Ataungo Barandiaran museoan elkartutako emakumeak, atzo. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Lihoaren txirikordak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Makrame ikastaro berezia egin dute Ataungo Barandiaran museoan, lihoa erabiliz. Landare hori zuntz bihurtu arteko prozesuaren eta Euskal Herrian izan duen garrantziaren berri izan dute.
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Alderdi Errepublikano osoa ustelduta dago»

Urtzi Urkizu

Deustuko Unibertsitateak antolatutako hitzaldi batean parte hartu du Careyk. AEBetan paperezko egunkariak topatzea oso zaila dela azaldu du, eta egunkari txikiak desagertzeak kalte egiten diola demokraziari.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.