Urrian bozetara deitzeaz hitz egin du Puigdemontek

2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Carles Puigdemonti egindako elkarrizketa kaleratu zuen, atzo, Italiako La Stampa egunkariak. Eta Kataluniako presidente kargugabetuak nabarmendu duenez, Espainiako Gobernuak «jazarpenarekin» jarraitzen badu, presidente berriak hauteskundeetara deitzeko aukera izango luke, datorren urriaren 27tik aurrera. Egun horretatik aurrera legez egin ahal izango du, orduan beteko baita urtebete Madrilek aurreko parlamentua desegin zuenetik.

Presidente kargugabetuak aitortu du, gainera, «hutsegitea» izan zela joan den urriaren 1eko erreferendumaren ondoren independentzia ez aldarrikatzea. «Baina mezu batzuk iritsi zitzaizkidan, Rajoyk hitz egin nahi zuela esanez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.