Elordi Bigarren Mailako lau eta erdiko txapeldun

Aise nagusitu zaio Egigureni: 22-5. Baikok Lehen Mailako binakakoan ariko diren pilotarien berri eman du, eta Oinatz Bengotxea ez da ariko

Aitor Elordi atzo lortutako txapelarekin eta koparekin. JON URBE / FOKU.
ainara arratibel gascon
2020ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Faborito zen, eta ez zuen huts egin. Aitor Elordi da lau eta erdiko Bigarren Mailako txapeldun berria. Hasi eta buka nagusitu zen atzo, Tolosako Beotibar frontoian, Julen Egigurenen kontra: 22-5. Hala, duela hilabete buruz burukoa galdu izanaren arantza kendu zuen. Ordu erdi pasatxo baino ez zuen iraun partidak.

Orduan ez bezala, presiorik gabe irten zela aitortu zuen txapeldunak partida amaieran. Erritmo bizia jarri zuen hasieratik,pilotalekuan ondo kokatuz, eta aukera zuen bakoitzean tantoa amaituz. Egiguren, berriz, ezinean aritu zen partida guztian, Elordiri bizkarra emanez, lotuta, eta motzean jokatu ezinik. Kontrakarrean aritu zen une oro.

Lan erdietan, 11-3 zen aurretik Mallabikoa. Partida ondo bideratua zuen, baina hala ere ez zuen erritmoa apaldu. Beste lau tanto egin zituen segidan, eta 13-0eko partziala lortu. Elordik, berriz, ahazteko moduko eguna izan zuen, arriskatzen saiatu zenean ere ez baitzitzaion ondo atera.

Bestalde, aurtengo txapelketak gaur amaituko dira, eta asteartean aurkeztuko dute enpresek, Blbon, Lehen Mailako binakako txapelketa. Unai Iglesias Baikoko zuzendari komertzialak atzo jakinarazi zuen zer zortzi pilotari aukeratu dituzten bertan jokatzeko. Aurrelariak Artola, Olaizola II.a, Peña II.a eta Urrutikoetxea izango dira; atzelariak, berriz, Albisu, Araguren, Imaz eta Rezusta. Aurrelarien artean dago ezustea, Oinatz Bengoetxea kanpoan geratu baita. Baikok Peñaren alde egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.