Noiz sortua: 2019-04-16 00:30:00

Mendi lasterketak

Euskal Selekzioa, Munduko Kopako 11 probatan

Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasoko du nazioarteko mendi lasterketetan lehiatzeko. Igandean jokatuko dute lehena, Japonian
Irati Anda, Iñaki Uribe-Etxebarria, Oihana Azkorbebeitia, Jon Redondo eta Joserra Alonso, atzoko ekitaldian.
Irati Anda, Iñaki Uribe-Etxebarria, Oihana Azkorbebeitia, Jon Redondo eta Joserra Alonso, atzoko ekitaldian. IREKIA Tamaina handiagoan ikusi

Unai Ugartemendia -

2019ko apirilak 16
Euskal Selekzioak igandean hasiko du mendi lasterketetako 2019ko Munduko Kopa. Mt. Awa Skyracen izango da estreinako lasterketa (31 kilometro, +2.000 metro), Japonian. Bost korrikalarik parte hartuko dute: Oihana Azkorbebeitiak, Ander Iñarrak, Julen Martinez de Estibarizek, Maria Zorrozak eta Mayi Mujikak. Eneko Aliende hautatzailea ere haiekin izango da.

Eusko Jaurlaritzak, EMF Euskal Mendizale Federazioak eta Euskal Selekzioak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten atzo, Donostian. Erakundearen laguntzari esker, Euskal Selekzioko korrikalariek Munduko Kopako 11 lasterketatan parte hartu ahal izango dute.

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak nabarmen zuen Eusko Jaurlaritza lanean ari dela, gero eta federazio eta selekzio gehiagok jaso dezaten nazioarteko onarpen ofiziala. «Euskal Mendizale Federazioa onartuta dago Nazioarteko Mendizale Federazioan, ahotsa dauka, baina ez botoa», jarraitu zuen. «Horri balioa eman behar diogu eta pausoak eman behar ditugu botoa ere izan dezan».

Joserra Alonso EMFko presidentearentzat, hitzarmena «garai zail batean» iritsi da, mendi federazioek gero eta desadostasun gehiago baitituzte Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren artean: «Erakunde horrek kirolaren legeak urratu ditu, eta gatazka bat sortu du atletismo eta mendi federazioen artean».

Irati Anda EMFko zuzendari teknikoaren esanetan, EMFk beste diziplina batzuetako selekzioak ere indartu nahi ditu, bai ultretakoa, bai kilometro bertikaletakoa.

Oihana Azkorbebitia abadiñarra izango da Japoniako proban parte hartuko duen korrikalarietako bat. Irrikaz dago han lehiatzeko: «Niretzako beste kontinente batean korrika egitea erronka berri eta zirraragarri bat da, eta horrela bizitzea espero dut. Ordu aldaketa, klima aldaketa... Faktore berri asko izango ditugu lasterketan eta seguru eragina izango dutela gure errendimenduan».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 7an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.401 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 790 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.149 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Saltoki txikiak itxita Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Kontrolak indartuko dituzte Aste Santuan

Berria

Martxoaren 21az geroztik SARS-CoV-2 birusaren kasu berri gutxien atzeman duten eguna izan da atzokoa Euskal Herrian. Testa egin gabe ari zaizkie sendagiria ematen gaitzak jotako osasun langileei.

Erizain bat paziente bat artatzen, Txinan ©HOW HWEE YOUNG, EFE

Erizain gehiago behar direla nabarmendu du OMEk

Ainhoa Larretxea Agirre

Datorren hamar urteetan erizaintzarako jarritako diru kopurua igotzea gomendatu die Munduko Osasun Erakundeak munduko estatuei. 

Urkullu lehendakaria eta Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua ©Irekia

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna