UDAKO SERIEA. Tomatea (eta V). Errezetak.

Tomatea platerera

Plater hotz zein beroetan, gordinik, labean erreta, zartaginean pasatuta... Hainbat eratara jan daiteke tomatea, eta hainbat eratara kozina daiteke. Tomatea erabilita errezeta bana prestatu dute Donostiako Garraxi Tabernak, Sarako Olhabidea jatetxeak, Bilboko Kalderapeko jatetxeak eta Iruñeko Baratza Kafeak.

JON URBE / EFE.
ane insausti barandiaran
2021eko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Idoia Garcia Arbelaitz
Garraxi Taberna (Donostia)

Gazpatxoa
OSAGAIAK

10 tomate heldu.
Meloi laurden bat.
Baratxuri bat.
Sagar ozpin txorrotada bat.
• Dena nahastu eta jan!!!
• On egin!!!

Guillaume Fagoaga
Olhabidea jatetxea (Sara, Lapurdi)

Tomate saltsa ogiduna
OSAGAIAK

SALTSARAKO OSAGAIAK
16 idi-bihotz tomate.
400 g ogi oso.
2 koilarakada jerez ozpin.
2 tipula zuri.
4 baratxuri ale.
2 basiliko adar.
Olioa.
Gatz pitta bat.
PISTORAKO OSAGAIAK
4 baratxuri ale.
2 basiliko adar.
20 g parmesano edo ardi gasna xehatua.
30 g pinazi.
6 koilarakada olio.
6 koilarakada ur.
Tomateak zuritu, barnekoa kendu eta soberakina katilu batean utzi.
Iragazi zukua eta utzi xoko batean.
Tomateen mamia kubo loditan moztu.
Eman katilu batean eta eman hozkailuan.
Ogi zaharra lodi moztu eta utzi katilu batean.
Isuri zukua eta bi koilarakada ozpin, eta utzi aupatzen.
Berotu labea 160 gradutan.
Moztu ttipi-ttipitan tipula eta baratxuria.
Katilu batean eman olioa
Minutu batzuez olioan ezarri tipula ura desager dadin, eta gero gehitu tomateak eta gatza.
Egosi 10 minutuz, eta gero gehitu ogia eta basilikoa.
Dena ongi lehertu eta ura gehitu sobera trinkoa bada
Labean sartu 20 minutuz, 160 gradutan.
Utzi hozkailuan eta mixatu, eta ura eman sobera trinkoa bada.
Utzi hotzen eta eman hozkailuan.
Isuri zopa hotza plater sakonetan.
Isuri pistua eta basilikoa.

Tina Asensio
Baratza Kafea (Iruñea)

Seitana, tipula, tomateaeta choucroutearekin
OSAGAIAK
250 g seitan.
2 koilarakada gari-irin integral tamizatuta.
Ekilore olioa, frijitzeko.
2 tipulin ertain.
2 tomate.
3 koilarakada choucroute.
3 koilarakada oliba olio.
Koilarakada bat soja saltsa.
Koilarakada bat mirin edo ardo txuri.
Koilarakada bat arroz ozpin edo sagar ozpin.
Itsas gatza.
Seitana xerra finetan edo zati ez oso potolotan moztu, eta katilu batean ipini.
Hautseztatu irina seitanaren gainean eta ondo nahastu. Hezea geratu behar du, ez irineztatuta.
Frijigailuan edo ekilore olio askorekin frijitu, kurruskari geratu arte. Plater edo erretilu batean gorde, paper xurgatzailearekin estalita.
Ilargi erditan moztu tipula, zurtoina xerretan, eta berdea eraztun finetan (ez da dena beharko, zurtoin bat edo bi bakarrik, zati hau aparte gorde).
Galdarraztatu tomatea ur irakinetan minutu batez, zuritu, zatitu eta gorde.
Zartagin, wok edo kazola batean oliba olioa berotu, kipula su ertainean salteatu gatz pixka batekin, kolorea hartu arte. Gehitu tomatea eta kozinatu 15 minutuz, su txikian tapa jarrita.
Choucroutea gehitu, seitan frijitua, soja saltsa, mirina eta arroz ozpina. Ongi nahastu eta hiru minutuz kozinatu, su motelean.
Zerbitzatu tipulinaren berdearekin apainduta.

Kalderapeko jatetxea (Bilbo)

Tomatea barrengorrieta gazta kremaz barrubeterik
OSAGAIAK

4 LAGUNENTZAT
4 tomate.
300 gramo barrengorri.
60 gramo tipula.
50 gramo gazta krema (Philadelphia modukoa).
Oliba olioa.
Gatza.
Piperbeltza.
Tomateak hustu (apurtu gabe). Labeko erretilu batean olio pixka bat bota, tomateak jarri, gatza eta piperbeltza bota, eta labean sartu 10-15 minutuz, 200 gradutan. Ez dira gehiegi egin behar, betetzean ez erortzeko.
Bitartean, barrengorriak eta tipula txikitu (sukaldeko robotarekin egin daiteke).
Ondoren, lapiko batean, betegarria bota olio apur batekin. Su txikian kozinatu bigun egon arte.
Prest dagoenean ontzi batera atera eta gaztarekin ondo nahastu. Gazta gehiago bota ahal zaio (norberaren gustura).
Tomateak bete nahasketarekin, eta eginda! On egin eta gozatu!

Oharra: Gure kasuan, kuia krema jarri dugu gainean, baina edozein barazkirekin egin dezakezue (porrua, tipulatxa, azalorea…).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.