Egiaz eta begiaz

Xabier Lete, Mirandez

Xabier Lete, Miranderen obraren miresle. ZALDI ERO.
2022ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
«Anarkista fede sozialik gabekoa, abertzalea bere herriaren etorkizunaz fede politikorik gabekoa, marjinazio-egoerara baztertu zuen bere burua gero baino gero gehiago, Euskal Herrian egin zitzaizkion zenbait kritikak lagundurik, kritika justifikatuak beharbada, baina baita muturrekoak eta garrazminak ere, formulatu ziren modu pertsonalizagarriagatik.

»Miranderen obra, nahiz ez oso handia, ohiz kanpokoa da euskal letretan. Poeren errealismo magiko-fantastikoaren, literatura ingeles jakin baten umore finaren eta dotorezia formalaren, eta Baudelaire baten jarrera marjinal-transgresorearen artean kokaturik, konbentzimendu artistiko eta konpromiso perfekzionista handienarekin idatzi duen euskal idazleetako bat da Mirande, ahalegin horretan literalki bere bizitza arriskuan jarriz. Neurosi depresibo sakonek jazarria, eta euskal iritzi-sektore garrantzitsuek baztertua sentitzen zela, idazteari utzi zion lauzpabost urte lehenago, eta bere buruaz beste egin zuen 1972ko Gabonetan.

»Miranderen obra geratzen zen, sakabanatua baina garrantzizkoa, gorago aipatu ditugun antologia-asmoko bi liburuetan jasoa [Orhoituz eta Jon Miranderen idazlan hautatuak]. Horien iruzkin kritikorik zehatzena hurrengo batean egingo dugu».

(«Vinculación y desarraigo en la obra de Jon Mirande», Xabier Lete, Garaia, 1976)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.