Albistea entzun

BARTZELONA 1 - 0 OSASUNA

Kolpeei eusteko prest dagoela erakutsi du

Azken uneko gol batek punturik gabe utzi du Osasuna Camp Noun. Gorritxoek eutsi egin dute defentsan, minutu luzez jokalari bat gutxiagorekin aritu diren arren
Jordi Alba, partidako gol bakarra sartu berritan.
Jordi Alba, partidako gol bakarra sartu berritan. ENRIC FONTCUBERTA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2023ko maiatzak 3

Golak. 1-0: Jordi Albak (85. min.).

Emaitza ez da jakina, baina ia ziurra da Osasunak sufrimenduzko minutuak izango dituela Real Madrilen aurkako Espainiako Kopako finalean. Uneren batean, mahukak bildu eta bere atetik gertu defendatzea egokituko zaio. Zentzu horretan, prestaketa ezin hobea izan zuen atzo Bartzelonaren zelaian. Ez zen kikildu liderraren aurrean, ordubete luzez hamar jokalarirekin aritu behar izan zuen arren. Gogotik egin zuen lan golik ez jasotzeko, eta ia bukaerara arte iraun zuen zutik. Albak apurtu zuen harresia, 85. minutuan.

Larunbateko lehia gogoan izanik, goitik behera aldatu zuen hamaikakoa Jagoba Arrasatek: bederatzi aldaketa egin zituen. Aukera eman zien harrobiko zenbait jokalariri; adibidez, Jorge Herrandori. Lehen partida zuen Lehen Mailan, eta gutxi iraun zion pozak, txartel gorria ikusi baitzuen 26. minutuan. Azken jokalaria zen, eta bultza egin zion Pedriri.

De Jongen pase sakon batek eragin zuen egoera hori. Herbeheretarrak gorritxoen bizkarrera bidalitako baloiak izan ziren Bartzelonaren argudio nagusia lehen zatian. Bestela, Osasunak apenas izan zuen arrakalarik atzeko lerroan. Espazioak ondo itxi zituen txartel gorriaren aurretik, baita ondoren ere. Kataluniarrak behin eta berriz hurbildu zitzaizkion areara, baina lehen zatian jaurtiketa bakar bat ere ez zioten egin.

Atsedenaren ostean, baina, erruz egin behar izan zuen lan Aitor Fernandezek. Etxekoek askoz ere zorrotzago jardun zuten, eta erakustaldia egin zuen Osasunako atezainak. Gelditu ederrak egin zizkien Ansu Fatiri, De Jongi eta Lewandowskiri. Jokaldiei ginga jarri ezinik zebiltzan kataluniarrak. Baloi bat sareratzea lortu zuten 79. minutuan, baina Ferran jokoz kanpo zegoen.

Osasuna ausartu zen Bartzelonaren arean agertzen. Iker Muñozek izan zuen aukerarik onena, areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Halere, garaipenak utopia zirudien. Bartzelonak setaz bilatu zuen gola, eta azken txanpan aurkitu zuen zirrikitua. Galdu arren, lehiarako prest dagoela erakutsi zuen Osasunak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Altuna eta Aitor Elordi, finalerdietako ligaxkan elkarren aurka jokatu zuten partidan. 22-18 irabazi zuen Altuna III.ak Astelenan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Markari eutsi, edo markak hautsi

Jon Eskudero

Jokin Altunak eta Aitor Elordik buruz buruko finala jokatuko dute gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Amezketarra aterako da nabarmen faborito, baina finalak arrisku handia duela ohartarazi dute adituek
Eibarreko eta Alaveseko jokalariak lehia betean, atzo Ipuruan jokatutako derbian. ©JON URBE / FOKU

Elkar imitatu, eta ikusmina areagotu

Eñaut Agirrebengoa

Bana berdindu dute Eibarrek eta Alavesek Ipuruan, eta Gasteizen erabakiko da igoera faseko lehen kanporaketa. Azken txanpan hamar jokalarirekin gelditu da Eibar

Osasunako Aimar Oroz baloia babesten, Almeriaren aurka Sadarren jokatutako partidan. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Final bat balitz bezala

Eñaut Agirrebengoa

Osasunak Konferentzia ligarako sailkatu nahi du gaur, Gironari irabazita. Berdinduta, aurkarien emaitzei begiratu beharko die talde gorritxoak

Bernabeun irabazi, eta, ondoren, beste emaitzen zain egon

Bernabeun irabazi, eta, ondoren, beste emaitzen zain egon

Haritz Gallastegi

Athleticek gaitz du Konferentzia ligan egotea. Real Madril mendean hartzeaz gain, Osasunak ez irabaztea behar dute zuri-gorriek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.