Euskal taldeak, liga hasierari begira. Athletic

Udako joko ona ligara eramaten saiatuko da gaur Athletic

Bartzelona iragan sasoiko txapelduna hartuko du estreinako partidan. Argitzeko dago Herrerin edo Unai Simon izango den atezaina

Athelticeko jokalariak, lasterka, entrenamendu batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
Imanol Magro Eizmendi.
2019ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Athleticek gaur ekingo dio denboraldiari. Era berean, Gaizka Garitanok hasieratik gidaturiko proiektuaren lehen partida izango da. Bilboko taldeak, gainera, azterketa gogorra izango du, Bartzelona iragan sasoiko txapelduna hartuko baitu San Mamesen. Ligako partidarik zailenetakoa da, baina Athleticek denboraldi-aurrean emaniko irudi onakitxaropena piztu du, eta punturen bat urratzeko aukerakbeste batzuetan baino gertuago dirudi.

Ez da erraza Garitanok gaur hasieratik aterako duen hamaikakoa asmatzea. Bi postutan daude zalantza handienak: atean eta euskarrian, Dani Garciaren alboan. Athleticek Erromaren aurka egin zuen azken proba serioa, eta partida hartan ustez hasieratik beharko luketen jokalari asko zelairatu zituen Garitanok. Unai Simonek eta Unai Lopezek bete zituzten bi postu horiek.

Iragan sasoian, Iago Herrerin izan zen Garitanoren hautua, eta hura ongi aritu da udan. Hala ere, ustez maila handiagoetakoak ziren partidetan, Unai Simon aritu da, eta horrek haren hautagaitza indartu du. Unai Lopezen kasua antzekoa da. Hark jokatu zuen Erroman, eta ongi jardun zuen. Ahal fisiko handia du, eta egokia da Bartzelona lotzen saiatzeko. Apustu horrek Beñat eta San Jose aulkian utziko lituzke.

Beste postuei dagokienez, litekeena da atzean Capa, Yeray, Unai Nuñez eta Yuri elkartzea, eta zelai erdiko hirukoan, berriz, De Marcos, Raul Garcia eta Muniain, eta aurrean, Wiliams. Hutsuneei dagokienez, Iñigo Martinez, Iñigo Cordoba eta Ibai Gomez ez dira kideekin entrenatu azken egunetan. Hirurek min arinak dituzte, baina ez dira garaiz osatu, eta ez dira ariko. Bartzelonak, berriz, hutsune handia du: Lionel Messi.

ATHLETIC-BARTZELONA

Atletic. Unai Simon; Capa, Yeray, Unai Nuñez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez; De Marcos, Raul Garcia, Muniain; eta Williams.

Bartzelona. Ter Stegen; Semedo, Pique, Lenglet, Alba; Sergi Roberto, Busquets, De Jong; Griezmann, Luis Suarez eta Dembele.

Epailea. Del Cerro Grande.

Lekua. San Mames (53.000 ikusle).

Ordua. 21:00etan (Mov. La liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.