Jose Antonio Bilbao. Axpe sagardotegia (Markina-Xemein, Bizkaia)

«Bi urte egin ditugu musukoa dela eta ez dela... itxita askotan. Hiru langile beharrean, irteera nabarmenak, eta sarrerarik ez»

2023ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
«Uzta polita lortu dugulakoan nago: 17.000 litro egin nituen, 15.000 gelditu dira garbiak, eta 5.000 sartu ditut botiletan. Bada zerbait, egin duen uda kontuan hartuta, eta datorren sasoiari begira. Izan ere, bi urte egin ditugu musukoa dela eta ez dela... itxita eduki izan dut nik askotan sagardotegia. Hiru langile beharrean, irteera nabarmenak, eta sarrerarik ez. Urte gogorrak izan dira. Beiraren prezioa garestitu egin da nabarmen, etiketak, kortxoak, erregaia ere bai... Adibidez, nik Ean daukat baserria, eta egunero ibili behar dut joan eta etorri Markinatik, pentsa zelako gastua den hori. Nik uste dut %25 igota ez dugula irabazirik aterako, zeren denbora egin dugu dirua galtzen. Gutxi ere iruditzen zait, %40 igo beharko genuke gastuak berdindu ahal izateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.