Berrogeialdian jarri dituzte 5.500 lagun, bi gurutzaontzitan

2020ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Bidaiarien artean koronabirus kasuak atzemanda, bi gurutzaontzi berrogeialdian ipini dituzte. Ontzietako bat Japonian dago, Yokohaman: barruan 3.700 lagun daude, eta haietako hamarri atzeman diete birusa. Hong Kongen dago beste gurutzaontzia: 1.800 bidaiari ditu, eta oraingoz hiru daude koronabirusarekin. Agintariek ohartarazi dute litekeena dela kasu gehiago azaltzea. Txinan gero eta handiagoak dira zenbakiak: ia 500 pertsona hil dira, eta birusak jota daude 24.000 lagun. Herritarren joan-etorriak mugatzen ari dira gero eta eremu gehiagotan, eta hegaldiak bertan behera uzten ari dira gero eta konpainia gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.