Realak irabazi egin du, eta Athleticek denboraldiko lehen partida galdu du

Txuri-urdinek 0-2 hartu dute mendean Logroño, eta zuri-gorriek 0-2 galdu dute Levanteren aurka. Eibar ez da gaur ariko, COVID-19agatik

Eunate Athleticekoa Paula Levantekoa gainditu nahirik. ATHLETIC.
ainara arratibel gascon
2020ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Emaitzei erreparatuta, txanponaren bi aldeak izan ziren atzo Reala eta Athletic. Natalia Arroyoren taldeak aurreko igandeko porrotak utzitako zapore txarra kendu ahal izan zuen, Logroñon 0-2 irabazita. Arroyok Ceciliaren aldeko apustua egin zuen hasierako hamaikakoan. Baina beste aurrelari bat izan zen norgehiagokako protagonista: Sanni Franssi. Finlandiarrak sartu zituen Realaren bi golak. Lehena jaurtiketa gogor batekin (71. min), eta bigarrena Nahikariren erdiraketa bat baliatuz bigarren zutoinean (79. min).

Athleticek, berriz, sasoiko lehen lehia galdu zuen. Levante 0-2 gailendu zitzaion Lezaman. Zuri gorriek ez zuten partida txarra jokatu, baina ez zituzten beren aukerak baliatu. Hor egon zen aldea. Andonovak sartu zuen Levanteren lehen gola (63. min), eta Naroa Uriartek bere atean sartu zuen bigarrena(85. min).

Eibar gaur zen jokatzekoa Sevillan, baina bi jokalarik eta entrenatzaile taldeko kide batek positibo eman dute COVID-19an, eta partida atzeratu egin dute.

Gizonezkoen Espainiako Kopan, berriz, Anaitasunak eta Cantolaguak atariko kanporaketa gainditu dute, eta astelehenean lehen kanporaketako zozketan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.