Osasunak Europarako sailkatzeko lehian jarraitu nahi du

Julen Etxeberria.
2023ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Osasunak datorren denboraldian Europako lehiaketa bat jokatzeko itxaropenari eutsi nahi dio azken jardunaldira arte. Jokatzekotan, Konferentzia liga jokatuko luke, Europa liga oso-oso zail jarri baitzaio: zortzi puntura du seigarren sailkatua, Betis, lau jardunaldiren faltan. Lehiaketarik apalena da Konferentzia liga, baina sari handia litzateke hura jokatzea, eta errematea jarriko lioke sasoi gogoangarri bati. Egun, hiru puntura dute zazpigarrena: Athletic.

Baina, lehia betean jarraitzeko, puntuak bildu behar dituzte, eta ahal dela, hirunaka. Gaur oso lan zaila dute, Atletico Madrilen zelaian (16:15, Movistar La Liga). Espainiako taldea Real Madrilekin ari da lehian, bigarren izateko. Saria du horrek: diru gehiago jaso. Ez dira ariko ez Moi Gomez, ezta Ez Abde ere; min hartuta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.