Albistea entzun

IRRATIA

Bizirik

Arantza Gutierrez -

2023ko otsailak 5

Beste inon (ia) lekurik ez duten gaiez osaturik dago podcast esparrua. Baina ez dira, ordea, garrantzi gutxikoak, ezta jende gutxirengan eragina dutenak ere. Horietako bat, dudarik gabe, minbizia da. Gure bizitzako momentu batean horrekin harremana izango dugu, agian ez gure gorputzean, baina bai senide edo lagun batenean. Hor dago. Baina soilik nazioarteko egun seinalatuetan, horren aurkako lasterketak antolatzen direnean edo asmakizun berri bat dagoenean hartzen du plaza hedabideetan. Izan ere, horietan minbiziak eragindako heriotzez hitz egiteko «gaixotasun luze baten ondoren...» eufemismoa erabili ohi da. Tabu.

Eta minbiziaz hitz egiteko behar horretatik abiatuta sortu zen Min(bizi) podcasta, Iñurri elkartearen eskutik. Saioaren aurkezpenean zera esan zuten: «Diagnosia jaso zutenean entzun nahiko zuketen informazioa eta bizipenak bildu dituzte bederatzi ataletan». Euskaraz sorturiko podcasta, Argia saria jaso zutenean, aitortu zutenez, norberaren ama hizkuntzan informazioa eskaintzea, bizipenak aditzea ere garrantzitsua delako. Eta gaztelaniazko podcasta ere badute, Dragon Cancer, gerora sortu zutena.

Ikuspegi feministatik sorturiko saioa da. Minbiziak gizon eta emakumeengan eragina izan arren, gaitza bizitzeko modua ez da bera. Esaterako, gorputzean gaixotasunean zehar eman ohi diren aldaketek —ilea galtzetik mastektomiaraino— generoa baitute gizartearen begietan.

Bideopodcasta den arren, hitzetan oinarritzen da, entzutekoa da. Harrapatzen gaituen solasaldiaren bidez, lehenengo pertsonan, gorputzean izandako esperientziak ematen duen jakintzatik, gonbidatuek beren bizipenak azaltzen dituzte; Olatz Mercader saioaren gidariak berak ere lehenengo pertsonan ezagutzen du gaixotasunarekin bizitzea zer den. Adituak ere gonbidatzen dituzte: medikuak, ikertzaileak... baina horiek ere ez dute hitz egiten tribunatik, eta eskertzen da.

Zortzi atal entzun ditut. Bosgarren atalean azaltzen diren sexuaren inguruko zalantzekin gelditzen naiz, baita batzuen harriduraren aurrean desioaren aldarrikapenarekin ere —baita desio faltarena ere—. Eta geratzen naiz izenburuko mezuarekin: minbizia izatea ez da hilda egotea. Hala ere, garaipen eta porroten diskurtsoaren edo lazo arrosen iragarki komertzialen aurrean errepikatzen duten bezala, «minbizia ez delako arrosa, marroi izugarria baizik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Sagardoi aktorea ©Oskar Matxin / Foku

Eneko Sagardoi Roland Emmerichen telesail batean ari da lanean

Urtzi Urkizu

Gladiadoreen gaineko telesail bat da: Those about to Die. Erromako Cinecitta estudioetan ari dira grabatzen. «Sinestea kostatzen zait oraindik», esan dio BERRIAri Durangon (Bizkaia) jaiotako aktoreak.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Kultura parte-hartzaileak dira bide eraldatzaileak»

Urtzi Urkizu

Historialaria da Aierdi. Aniztasuna eta generoa lantzen ditu formakuntza saioetan, hezkuntzan zein erakunde eta enpresetan. «Bizipenei balioa eman, eta horietatik abiatzen gara eraldaketarako».
Ataungo Barandiaran museoan elkartutako emakumeak, atzo. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Lihoaren txirikordak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Makrame ikastaro berezia egin dute Ataungo Barandiaran museoan, lihoa erabiliz. Landare hori zuntz bihurtu arteko prozesuaren eta Euskal Herrian izan duen garrantziaren berri izan dute.

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Ez gara gelditzen; gu oraindik hor gaude, lehen lerroan»

Ane Insausti Barandiaran

Lasarteko emakumezkoen lehen saskibaloi taldeko kidea izan zen Zumeta, eta han sortu zen Urrezko Neskak taldea. Geroztik, ikuskizun ugari egiten dituzte elkarrekin. Ibilketa nordikoan eta abesbatzan ere aritzen da: «Ez gara etxean egotekoak».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...