SOSLAIA. Conde-Pumpido

Konstituzionaleko buru berria

CHEMA MOYA / EFE.
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2023ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Candido Conde-Pumpido magistratu progresista izendatu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidente. Abian da Konstituzional berrituaren ibilbidea.

Conde-Pumpido 1974an bihurtu zen epaile. Donostiako Auzitegian hasi zuen ibilbide profesionala. 1995ean, Espainiako Auzitegi Goreneko magistratu izendatu zuten; 49 urte zituen, eta auzitegiko kiderik gazteena zen. Goreneko zigor salan sinatu zituen sententziek arrastoa utzi zuten. 2017an bihurtu zen Konstituzionaleko kide.

Espainiako fiskalburua izan zen 2004 eta 2011 bitartean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente izan zen garaian. «Terrorismoaren aurkako borrokan» oinarritutako fiskaltza bat sortu zuen, eta 2002. urteko Alderdi Politikoen Legea indarrean sartzea bultzatu zuen; horren bitartez, legez kanpo utzi zituzten ezker abertzaleko hainbat alderdi. 2011. urtean, bestalde, Sortu legeztatzearen aurkako helegitea aurkeztu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.