Olatua Euskal Herrira iristeko itxaropena

2014ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Euskal alderdietako eta sindikatuetako ordezkariak present izan dira Kataluniako Diadan. Askok itxaropenez kasu egin diote erabakitzeko eskubidearen alde kataluniarrek egindako aldarriari. «Euskal Herriko eta Kataluniako prozesuak beti egon dira lotuta»; hala uste du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Bestalde, ELAko Adolfo Muñozek uste du arrakasta izateko «osagai guztiak» biltzen dituela prozesuak. «Asko indartu dira orain 300 urte kendutako subiranotasuna berreskuratzeko eman beharreko pausoak». EAJko eta EH Bilduko ordezkariek ere parte hartu dute V erraldoian. Kataluniarren borondatea errespeta dezala eskatu dio Andoni Ortuzar jeltzaleak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari. «Kataluniaren ahotsa entzun egin behar du». Eta babesa erakutsi dio Kataluniako gizarteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.