Reala 2-2 Rayo

Maskorra, urrerik gabe

Realak bina berdindu du Rayoren aurka, Willian Joseren gol bati esker. Irabazten hasi dira txuri-urdinak, baina partida okertu zaie bost minutuan

Realeko Hector Moreno baloia atera nahian, Rayoko jokalari batek oztopatuta. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Jon Ander De la Hoz.
Donostia
2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Golak. 1-0: Bautista (5. min.). 1-1: Advincula (31. min.). 1-2. Trejo (35. min.). 2-2 Willian Jose Epailea. Martinez Munuera. Txartel horiak: Realeko Zubeldia, Hector Moreno eta Merino; eta Rayo Vallecanoko Kakuta eta Alegria. Bestelakoak. 21.510 ikusle Anoetan.

Donostiako Zinemaldiari keinu egin eta bere Urrezko Maskorra eskuratzeko adinako filma egin nahi izan zuen atzo Realak, baina zilarrezkoarekin konformatu behar izan zuen. Ondo idatzia zuen gidoia, eta hura betetzen hasi zen, baina partidak aurrera egin ahala testua ahaztu zitzaion. Amaieran heldu zion berriz hariari, eta suspentse pixka bat sortu zuen, baina ez zen nahikoa izan sari potoloenaren jabe egiteko.

Behartutako bi aldaketa egin zituen Asier Garitanok hamaikakoan; Kevin Rodrigues eta Luca Sangalli sartu zituen zigortutako Theo Hernandez eta Juanmi Jimenezen ordez. Lau eta hiru partida egon beharko dute jokatu gabe, hurrenez hurren. Harrobiko zortzi jokalarirekin zelairatu zen Reala, eta elkarren arteko ezagutza hori nabaritu zen lehendabiziko minutuetan.

Usoek hegan egiten duten moduan hasi zuten donostiarrek Rayoren aurkako partida: azkar eta ondo. Txuri-urdinek nahikoak izan zituzten bost minutu lehendabiziko gola sartzeko, eta horrek ikaragarri erraztu zien lehen orduko erdiko lana. Jon Bautistak zabaldu zuen markagailua. Zelai erdian baloi baten jabe egin zen Sangalli, eta honek pasea eman zion errenteriarrari. BautistakRayoren arearaino gidatu zuen baloia, eta atearen aurrean ez zuen barkatu. Sasoi honetan sartutako lehendabiziko gola izan zen,

Gol horrek hurrengo minutuetan erosoaritzea ahalbidetu zion Realari. Nagusi zen jokoan, eta aukerak etenik gabe sortu zituen. Sangalli eta Bautista izan ziren arrisku jokaldi gehien sortu zituzten jokalariak, eta errenta handitzeko aukera izan zuten 18. eta 27. minutuetan.

Reala minuturik onenak jokatzen ari zenean irauli zen partida. Ordura arte jaurtiketa bat besterik ez zuen egin Rayok atera, eta arrisku gutxi ari zen sortzen. Alabaina,ezeretik arriskuko jokaldia sortuta lortu zuten berdinketaren gola. Ezker hegaletik erdiraketa bat egin zuen Rayok, eta Rulliri ihes egin zion baloiak eskuetatik. Alderatzea Advinculari iritsi zitzaion, eta honek sareetara bidali zuen baloia. Egoera are gehiago okertu zitzaien txuri-urdinei handik hiru minutura. Zalduak lurrera bota zuen Bebe, eta penaltia adierazi zuen epaileak. Trejok ez zuen hutsik egin, eta markagailua irauli egin zuen Rayok.

Hurrengo minutuetan ireki egin zen partida. Erreakzioaren bila hasi zen Reala, eta kontraerasora jo zuen Rayok. Hala amaitu zen lehen zatia, Oiartzabalen aukera batekin, eta bigarrenari ere halaxe ekin zieten bi taldeek. Garitanok Illarra eta Willian Josesartu zituen jarraian, eta suspertu egin zen Reala, partida berdintzeraino. Lesiotik osatu osteko lehen neurketa zuen, eta ez zuen hutsik egin brasildarrak; bere gol bati esker berdindu zuten donostiarrek, baita azken aukerak sortu ere. Ezkutuko protagonista izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.