Qatarko Munduko Kopa. BRASIL 2 - 0 SERBIA

Su geldoan egosi du garaipena

Brasilek bigarren zatian erabaki du Serbiaren aurkako partida, Richarlisonek sartutako bi goli esker. Serbiak irmo jokatu du lehen zatian, baina, minutuak aurrera joan ahala, pauso bat eman du atzera

Brasilgo jokalariak Richarlisonek sartutako lehen gola ospatzen. LAURENT GILLIERON / EFE.
ainara arratibel gascon
2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
1-0. Richarlisonek (62. min.). 2-0. Richarlisonek (73. min.)

Brasilek ez du huts egin Munduko Kopako estreinan. 2-0 hartu zuen mendean atzo Serbia. Brasildarrek patxadaz eta su geldoan egosi zuten garaipena. Baloi jabetzarekin eta lerro artean pase sakon onak eginez lortu zuen serbiarren atzealde zurruna haustea. Richarlisonek egin zituen bi golak; lehena, atezainaren aldaratze bat bailatuz, eta bigarrena erdi txilena ikusgarri batekin.

Serbia ausart atera zen, presioa goian eginez. Brasil, berriz, hegaletatik saiatu zen min egiten, Rapinharen, eta batez ere Viniciusen, bakarkako jokaldien bidez.Punta erdian, berriz, Neymar nahi zuen lekutik mugitu zen. Harena izan zen partidako lehen abagunea. Kornerretik zuzeneangola egitear egon zen.

Minutuak aurrera joan ahala Serbiak pauso bat eman zuen atzera, eta brasildarrek izan zuten baloi jabetza. Thiago Silvak pase sakon ederra eman zion Viniciusi, eta Milinkovicek haren oinetara atera behar izan zuen abagunea bertan behar uzteko.

Baloia ukitu eta ukitu aritu zen Titeren selekzioa, zuloak topatu nahirik. Izan ere, Serbia oso ondo eta serio zegoen jarrita berdegunean. Pase horietako batean Paquetak eta Rapinhak jokaldi ona lotu zuten, eta azken horri gutxigatik joan zitzaion errematea. Brasilek ekinean jarraitu zuen.Baina lehen zatia 0-0 amaitu zen.Serbiak ondo eutsi zion.

Bigarren zatiari ere estutzen ekin zioten Titeren jokalariek. Denbora kontua zen brasildarren gola iristea. Rapinha, Neymar, Vinicius... Lerro artean eta hegaletik primeran ari ziren jokatzen.62an iritsi zen Richarlisonen lehen gola. Hortik aurrera Brasilen jogo bonito-a are gehiago ikusi zen, eta horren adibide izan zen aurrelariaren bigarrena. Gehiago egiteko abagunea izan zuten horiek. Casemirok, adibidez, langara bidali zuen baloia. Baina ezin izan zuten errenta handitu.

Multzoko besteneurketanSuitzak 1-0 irabazi zion Kameruni. Hain zuzen ere, herrialdean jaiotako Breel Embolo izan zen kamerundarren borrrero. Bigarren zatia hasi berri zela egin zuen gola, Shaquiriren pase bati esker.

Lehen zatian Kamerun nagusi izan zen, eta hainbat aukera izan zituen; argiena, Ekambik, 35. minutuan. Baina Cllins Faik azken unean atera zuen baloia. Emboloren golarekin partida aldatu egin zen. Suitzak hartu zuen partidaren aginte makila, eta ondo kudeatu zuen zuen errenta.

Portugalek garaipena

G multzoa izan zen abian jartzen azkena. Portugalek 3-2 irabazi zion Ghanari. Kaskarrak izan ziren lehen 45 minutuak. Azkenean, oso eztabaidagarri izan zen penalti batek hautsi zuen berdinketa bigarren zatian. Portugalen aldekoa izan zen, eta Cristiano Ronaldok ez zuen hutsi egin. Bost Munduko Kopetan goletan gutxienez gol bat egiten duen lehen jokalaria da.

Ghanak ez zuen etsi, eta berdindu egin zuen. Ayewk egin zuen gola. 18 minutu falta ziren partida amaitzeko. Argentinari eta Alemaniari gertatutakoaren mamua azaldu zitzaion Portugali. Baina Bruno Fernandez agertu zen orduan, eta haren bi pase oni esker gol bana egin zuten Joao Felixek eta eta Rafael Lezok.

Lehiak erabakia zirudien. Baina Joao Cancelok egindako hutsa ederki aprobetxatu zuen Bukarik 3-2koa sartzeko. Afrikarrek gertu izan zuten berdinketa. Atezainak baloia lurrean utzi, eta IƱaki Williamsek kendu egin zion. Gola egitera zihoanean, ordea, labaindu egin zen. Athleticeko jokalariak lehia osoa jokatu zuen.

Uruguaik eta Hego Koreak, aldiz, 0-0 berdin zuten. Uruguaik izan zituen aukera garbienak. Godinek eta Valverdek baloi bana bidali zuten zutoinera. Partida lehiatua eta fisikoa izan zen, eta boladetakoa. Bi selekzioek izan zituzten nagusi izan ziren minutuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.