ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND

Parisko deserritik Euskal Herrira

Gaur: Bilboko BBK aretoan, 20:00etan Urtarrilaren 26an: Andoaingo Basteron.

2018ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Bi kontzertu emanda —Eibarren eta Iruñean aritu dira, ostiralez eta larunbatez, hurrenez hurren—, beste bi emanaldi geratzen zaizkie Elliott Murphyri eta Olivier Durandi Euskal Herrian. Aurrenekoa, gaur, Bilbon; bigarrena, hilaren 26an, Andoainen (Gipuzkoa).

Dozenaka aldiz egon da Murphy Euskal Herrian, baina haren kontzertuek ez dute interesa galtzen, eta, Olivier Durand gitarrista frantziarrarekin ari denetik, sasoi betean azaltzen da oholtza gainean. Parisko «deserrian» denetik, hura du laguntzaile nagusi, eta harekin eta musikari frantziarrekin grabatu du bere azkeneko diskoa: Prodigal Son. Hain zuzen ere, haren seme Gaspard Murphyk ekoitzi du lana.

Bilbon eta Andoainen bikote gisa ariko dira Murphy eta Durand.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.