Musika. DAMON & NAOMI

Popa, folka eta giro ameslariak

Noiz: Otsailaren 8an, 20:15ean. Non: Bilboko Kafe Antzokiko goiko aretoan.

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Bostonen (AEB) sortu zen Damon & Naomi musika bikotea, 1992 inguruan. Ez zen ezerezetik sortu, Galaxie 500 kultuzko taldeko kideetako bi baitziren Naomi Yang (baxua) eta Damon Krukowski (bateria). Dean Wareham kantari eta gitarra jotzailea zen hirugarren kidea. Bikote modura hasi eta popa, folka, psikodelia eta giro ameslariak uztartu izan dituzte geroztik. Orotara, bederatzi disko grabatu ditu bikoteak, eta 2015koa da horietako azkena: Fortune. Harreman berezia izan dute urteotan guztietan Japoniako Ghost taldearekin; izan ere, elkarrekin landu zituztenPlayback Singers (1998), Damon & Naomi with Ghost (2000) eta Song to the Siren (2002) diskoak. Damonek poeta eta idazle gisa ere osatu du ibilbidea, eta Naomik argazkilari eta sortzaile plastiko modura. Osteguneko kontzertuan, Thalia Zedek izango dute laguntzaile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.